Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Elikadura osasungarri eta jasangarriaren aldeko II. Elikabizia eskola erakusketa martxan
Ausolan Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Ausolan hezkuntza proiektuko taldearekin lankidetzan, eskoletako Elikabizia erakusketaren II. edizioa abiarazi du, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean elikadura osasungarria, jasangarria eta solidarioa sustatzera bideratuta.
8 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta, erakusketaren helburua da elikadura osasungarria, jasangarria eta solidarioa sustatzea, erantzukizun eta konpromiso pertsonalari dei eginez, bai etxean, bai eskolako jantokian.
Erakusketa hezteko baliabide bihurtu da eskola komunitate osoarentzat, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat, familientzat... Bere zeregina da haurtzarotik bizi ohitura osasungarriak eta jasangarriak hartzeko lan egitea. Izan ere, hezkuntza komunitate osoaren eta ikasleen parte hartzea bateratua eta inplikazioa funtsezkoak dira, “erantzunkidetasunezko jokabideetan oinarrituta heztea nahi dugulako, mundua zerbait hobea bihur dadin”, Ausolanen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hezkuntza proiektuaren arduradunek adierazi dutenez.
Horretarako, “eskolako ordutegiaz eta jantokiko ordutegiaz baliatuko dira ikasleekin prestakuntza tailerrak eta hitzaldiak egiteko”, gaineratu dute, eta, gainera, familientzako gida bat diseinatuko da, ohitura osasungarriak hartzen lagunduko duten funtsezko elementuekin.
Elikabizia erakusketaren mezuei dagokienez, erakusketaren ardatza izango da “produktu osasungarrietan oinarritutako elikadura bat izatea –fruta eta barazkien protagonismo bereziarekin–, kantitate egokia jatea, elikagaiak alferrik ez xahutzeak duen garrantziaz jabetzea, etiketa irakurtzen eta interpretatzen ikastea, eta gantzak, azukreak eta gatza saihestea”, Ausolan Fundazioak azaldu duenez.
Elikadura hiru ikuspuntutatik landuko da: osasuna, ingurumena eta justizia soziala. Edukiak NBEk onartutako Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuekin lotuko dira, gosearen aurkako borroka, norberaren osasuna zaintzea, ingurumena babestea eta kontsumo arduratsua sustatzen guztion ekarpena egiteko, besteak beste.
Elikabizia proiektua gaur hasiko da Bilbon, eta maiatzaren 17ra arte egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan, aurreko edizioan 4.000 ikasle eta 30 ikastetxe baino gehiagorekin lortu ziren kopuruak gainditzeko.
Ekimena Ausolan Fundazioaren Gozatu Osasunaz proiektuaren barruan dago, horren helburua izanik familietan bizitzeko ohitura eta ingurune osasungarrietan oinarritutako hezkuntza sustatzea.