Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Igor Ortegaren hitzaldia, Arizmendiarrietaren Egunaren baitan
Bihar azaroak 25, Goi Eskola Politeknikoan, Igor Ortegak hitzaldia eskainiko du, kooperatibismoaren sortzaileek pentsamendu kooperatiboari egindako ekarpenari buruz.

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko du, pandemiak iraz eragindako etenaldiaren ondoren. Bihar izango da, 19:00etan, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan.
Tesiaren helburua da Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren kudeaketan eta garapenean inplikatu zen belaunaldia goraipatzea.
Igor Ortega Sunsundegui, Mondragon Unibertsitateko doktore eta ikertzaileak parte hartuko du bertan. 2021eko uztailaren 22an lortu zuen doktorego tesia, “Kooperatibismoaren sortzaileek pentsamendu kooperatiboari egindako ekarpena” izenekoa, bikain cum laude kalifikazioarekin.