Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
IF 2024 saria Diaradesign enpresari
Diaradesign, Krean Taldearen produktu eta zerbitzuen diseinuaren enpresak, IF Design Award 2024 saria lortu du Hangzhou Airport metroaren diseinuaren proiektuagatik.

Asiako Joko Olinpikoetan inauguratua, diseinu aerodinamiko, isil, eroso, seguru, adimentsu eta efizienteko mugikortasun-irtenbide gisa aurkeztu zen. Aireko edozein birus ezabatzeko iragazki bioteknologikoak ditu eta bidaiariei denbora errealean informazio garrantzitsua helarazteko OLED leiho adimendunak ere.
Bere diseinuak, Hangzhou hiria inguratzen duen naturan eta bere aireportuko arkitekturaren esentzian inspiratua, forma garbi, leun eta biribilduak konbinatzen ditu, honen emaitza txori baten hegaldia gogorarazten duen aurrealdeko diseinu nabarmen bat delarik. Ezaugarri horiek guztiek hiriko metroaren diseinu bakarrari forma ematen diote, nortasun handikoa, eta memorian grabatuta geratuko da.