Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Idoia Sara iruindarrak jaso du MUko ikasleen gradu amaierako euskarazko proiektu onenaren saria
MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez iaz Mondragon Unibertsitateko ikasleen gradu amaierako euskarazko proiektu onena saritzeko lehiaketa sortu zen; eta aurten bigarren edizioa egin dute.
Bi erakundeek lankidetzan sortutako sariak ikasleek unibertsitatetik lan mundura jauzi egitean ikasketa amaierako proiektuak euskaraz egitea sustatzea du helburu. Horretarako, hiru fakultateetako bina kidek eta Korporazioko ordezkari batek sortutako lan-taldea osatu zuten.
Guztira ikasturte honetan Mondragon Unibertsitatean 132 proiektu egin dira euskaraz eta horietatik 42 aurkeztu dituzte lehiaketara. Iaz, berriz, 115 proiektu egin ziren eta 17 aurkeztu zituzten lehiaketa honetara.
HUHEZIn egindako ekitaldian Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñakobak, MONDRAGON Korporazioko ordezkari Mikel Lezamizek, HUHEZIko irakasle Joxe Aranzabalek eta saritua izan den Idoia Sarak parte hartu zuten.
Antolatzaileek nabarmendu zuten aurten aurkeztutako lanek iazkoek baino maila altuagoa izan dutela. Bestalde, Aranzabalek azpimarratu nahi izan du heriotza gai unibertsala bada ere, gutxitan hitz egiten dela horretaz eta horregatik egilearen ahalegina goraipatzekoa dela. Ildo beretik, Lezamizen esanetan, heriotza bera eskolako ikasgai moduan lantzea aproposa litzateke.
Sarak berak, oso eskertuta, aitortu zuen ez zuela halako saririk espero eta berarentzat lan hori egitea sendabidea izan dela.