Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
IDEKOren I+G, CIRP 2024ko protagonista
Ideko zentro teknologikoko ikertzaileek presentzia nabarmena izan dute Tesalonikan (Grezia) abuztuaren 18tik 24ra bitartean egin den CIRP nazioarteko foroaren 73. edizioan, produkzio ingeniaritzako eta fabrikazio prozesuak hobetzera aplikatutako I+Gko munduko elitearen topaketa nagusietako bat bezala.
Agertoki horretan, Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kide den Ideko zentro teknologikoko adituak protagonista izan dira, eta bibrazioak murrizteko eta piezen gainazalaren kalitatea hobetzeko hainbat berrikuntza teknologiko aurkeztu dituzte.
María García, Idekoko Fabrikazio Prozesuak taldeko ikertzaileak, diamantatze eta artezketa prozesuetan parametro optimoak aukeratzea ahalbidetzen duen modelizazio tresna bat erakutsi zuen, piezetan gainazalaren kalitate hobea lortzeko.
Era berean, Burak Sencer-ek, Idekon egonaldia egin zuen Oregon State Unibertsitateko ikertzaileak, bi agenteen arteko lanaren emaitza aurkeztu zuen: kontrol estrategia berri bat, hondar bibrazioak minimizatzeko diseinatua, lan errepikakorretan motelgailu inertzialak erabiliz. Ikuspegi berriak %87ra arteko murrizketa adierazgarria lortzen du.
Zentroaren parte-hartzea amaitzeko, David Barrenetxea Fabrikazio Prozesuetako ikertzaile eta artezketan adituak eta Xavier Beudaert Idekoko Dinamika eta Kontrola ikerketa taldeko arduradunak aurkezpenak egin zituzten.
Lehenengoak zinematikaren ikerketan egindako lana eta kopako harriak dituzten barneko errodamendu esferikoen materiala ezabatzeko jokabidea gerturatu zien bertaratutakoei, eta prozesu horren portaera hobetu dezaketen alderdiak eztabaidarako irekita utzi zituen: hala nola, agresibitatea, haginaren kolapsoaren fenomenoa sortzea edo ez, aglomeratzaile mota edo hozte-baldintzak
“Baldintza oldarkorragoetan egindako artezketa prozesu batek prozesu kontrolatuago batera eraman lezake, eta kontsumo elektrikoa balio onargarrien azpitik mantentzera”, nabarmendu zuen Barrenetxeak.
Beudaertek, bere aldetik, tamaina handiko makina-erremintetan erabili ohi den pinoi-kremailera eragingailu baten eredua azaldu zuen.
Sektorearen iraultzarako ekarpena
Hitzaldi hauetan parte hartu zutenekin batera, CIRP 2024 Batzar Orokorrean Jokin Muñoa, Idekoko zuzendari zientifikoa eta erakundeko Fellow Member dena ere egon zen.
"CIRPek ikerkuntzan erakutsitako bikaintasunean oinarritutako kidetasun mugatua du. Fabrikazio industrialaren sektorea iraultzen lagundu duten mugarri teknologikoen zati handi baten jatorria CIRPeko kideek egindako ikerketetan dago", nabarmendu du Muñoak.
Gaur egun, Produkzio Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiak (CIRP) nazioartean ospe handia duten 145 kide aktibo (Fellows) eta berriagoak diren 137 kide (Associate Members) ditu bataz beste, 40 herrialde baino gehiagotakoak.
Ideko, 2003tik akademiaren parte dena, kide gehien dituen Estatuko zentroetako bat da: bi Fellow Members, Jokin Muñoa eta David Barrenetxea; Emeritus Fellow, Mikel Zatarain; Gorka Agirre eta María García, Corporate Members bezala; eta Xavier Beudaert, bere lan zientifikoarekin, Associate Member izateaz gain, Taylor domina ospetsua jaso zuen 2019an, motelgailu aktibo eramangarrien arloan egindako lan zientifikoagatik.