Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
IDEKOk piezak mekanizatu bitartean bibrazioak murrizteko teknologia berriak aurkeztu ditu Dublinen
IDEKO zentro teknologiko eta Basque Research and Technology Allianceko kideak (BRTA) partaidetza nabarmena izango du Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiaren (CIRP) Batzar Nagusian, erakunde hori nazioartean liderra izanik fabrikazio aurreratuko ikerketa aplikatuan. Ekitaldiak fabrikazioari aplikatutako I+Ga bultzatu nahi du, eta abuztuaren 20tik 26ra mundu osoko profesionalak eta adituak bildu zituen Dublingo Unibertsitatearen campusean (Irlanda).
Euskadin industriari aplikatutako I+Garen erreferente nagusietako bat den heinean, IDEKOk presentzia nabarmena izan zuen batzarrean, piezen fabrikazioan doitasuna hobetzera bideratutako soluzio teknologikoak aurkeztuz.
Motelgailu adimentsu bat
IDEKOk eginiko lehen hitzaldian, “Virtual vibration absorber for active forced vibration reduction” izenekoan, Xavier Beudaert IDEKOko Dinamika eta Kontrola taldeko ikertzaileak teknologia berritzaile bat aurkeztu zuen, doitasun handiko makinetan desorekek eragindako bibrazioak murrizten dituena.
Motelgailu fisiko baten portaera emulatzen duen sistema adimentsu baten bidez, torlojuaren bibrazioak murrizten dira, eta pieza zehatzagoak eta, beraz, kalitate handiagokoak lortzen dira.
Bibrazioak egonkortzea eta arintzea
Zentro teknologikoak beste bi ponentziatan ere parte hartu zuen, beste erakunde batzuekin elkarlanean: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Budapesteko Teknologia eta Ekonomia Unibertsitatea (BME).
Horietako lehenengoan, “Machining stability improvement in LPBF printed components through stiffening by crystallographic texture control” Haizea Gonzalez-Barrio EHUko irakasleak “hauts geruzaren laser fusioaren” teknologiaren bidez sortutako pieza konplexuen fabrikazioa optimizatzera bideratutako soluzio bat aurkeztu zuen.
IDEKOko Dinamika eta Kontrola taldeko ikertzaile Jokin Muñoak lagundu du mekanizazioaren osteko prozesuan zehar horma argalekin eta forma konplexuekin pieza horiek duten ezegonkortasuna lantzen duen ikerketa horretan.
Izan ere, Muñoak adierazi bezala, “metodo berri horrek efektu kristalografikoa aprobetxatzen du, materialen erresistentziari eta portaerari eragiten diona, piezak indartsuagoak eta egonkorragoak egiteko, bibrazioak murriztuz eta fabrikazio prozesuaren kalitatea hobetuz”.
Horrez gain, BMEko Zoltan Dombovarik aurkeztutako “Flip-validated milling process in hardware-in-the-loop environment” ponentziak abiadura handiko sistema aurreratu bat erakutsi zuen, fresatzeko eragiketen ondorioz sortzen diren bibrazioak ulertzen laguntzeko.
Zentro teknologikoko Dinamika eta Kontrola taldeko ikertzaile Alex Iglesiasek parte hartu du soluzio horren garapen prozesuan, eta, azaldu duenez, “fresatzeko baldintza errealak simulatuz, non ebaketa prozesuan zehar jasaten duen indarraren irudikapen birtual eta kontrolatua duen torloju bat erabiltzen den, ezegonkortasunak eragiten duen frekuentzia identifika dezakegu, mekanizazioan zehar ezegonkortasun hori arintzeko eta doitasuna hobetzeko”.
Bibrazioen aurkako soluzio sinergikoa
IDEKO, halaber, “Synergistic integration of vibration absorption and damping into 3D-printed fixtures for thin-wall machining” ponentziaren parte izan zen: Nottinghameko Unibertsitateko irakasle Abdelkhalick Mohammad izan zen aurkezlea, eta garapenean IDEKOko Dinamika eta Kontrola taldeko Javi Picabea ikertzailearen partaidetza izan zuen.
Hitzaldi horretan, bi metodo aurkeztu ziren pieza argalak, hutsak edo forma konplexukoak mekanizatzean bibrazioak moteltzeko eta xurgatzeko, batzuetan baztertu eta berriro fabrikatu behar izaten baitira.
“Sistema hau garatzeko bi teknika konbinatu dira, hainbat formatara egokitzen den eta motelgailu gisa funtzionatzen duen soluzio sinergiko batean”, azaldu du Picabeak.
Makina-erreminta eraginkorragoak
Azkenik, 2022an IDEKOn egonaldi bat egindako Burak Sencer ere bildu zen ekitaldira, beste ikerketa lan aipagarri batekin, “Real-time hallectory generation for dual-stage feed drive systems” hitzaldian.
Sencerrek soluzio berritzaile bat erakutsi zuen, makina-erremintetan abiadura eta doitasuna hobetzeko, etapa bikoitzeko eragintzen bidez, zeinek erremintaren mugimenduan abiadura eta doitasuna ematen dituzten, lan egoera desberdinetan mekanizazio efizienteagoak eta zehatzagoak lortzeko.
Fabrikazio aurreratuko liderra
Aurten, Jokin Muñoa, David Barrenetxea, Xavier Beudaert eta Gorka Agirre ikertzaileak arduratu dira ekitaldian zentroa ordezkatzeaz, fabrikazio aurreratuaren alorrean duen lidergoa sendotuz, 2003an Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiako (CIRP) kide gisa sartu zenetik.
Gainera, IDEKO Espainian ordezkaritza handiena duen zentro moduan nabarmentzen da, fabrikazioko ikerketa aplikatuan liderra den erakunde entzutetsu horretan 4 kide baititu. Bere ikerketa taldearen barruan, bi Fellow members ditu: Jokin Muñoa eta David Barrenetxea; Gorka Agirre, Corporate member gisa; eta Xavier Beudaert, zeinak, Associate member izateaz gain, Taylor domina izabazi zuen 2019an, motelgailu aktibo eramangarrien garapenean egindako lan zientifiko nabarmenagatik, eta, horrenbestez, aitortza hori lortu duen estatuko lehen ikertzailea bihurtu zen.