Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Idekok indartu egin du aeronautikako eta makina-erremintako prestakuntza bikaintasunarekiko duen konpromisoa
IDEKO zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea, aurten ere lankidetzan arituko da UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Makina-erremintaren Ikasgelarekin, eta eskolak emango ditu Aeronautika Teknologien eta Makina-erremintaren masterrean. Helburua? Prestakuntza bikaintasuna bultzatzea eta industriaren arloko etorkizuneko profesionalei ezagutza teknikoak eta zientifikoak helaraztea sustatzea, horixe baita zentro teknologikoaren misio nagusietako bat.
Horri dagokionez, masterreko prestakuntza programaren barruan, Dinamika eta Kontrol Saileko Alex Iglesias eta Iñigo Etxaniz ikertzaileek eta Iñigo Bediaga IKTen eta Automatizazioaren kudeatzaileak makinaren diseinuari, kontrolari eta erabilerari buruzko prestakuntza aurreratuko ikastaroan parte hartu zuten joan den astean, eta masterreko hogeita hamar ikasle ingururekin partekatu zituzten beren ezagutza zientifiko-teknikoak.
Zehazki, adituek emandako prestakuntza elementu mekanikoetara eta funtsezko alderdietara bideratu zen, hala nola hauetara: torloju boladunen kalkulua eta hautaketa, makina-erremintako motorrak eta erregulagailuak, bibrazioak ezabatzea eta datuak jasotzea.
Ikasleek prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso zuten, bai UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolak San Mamesen (Bilbo) dituen instalazioetan, bai IDEKOk Elgoibarren (Gipuzkoa) dituen instalazioetan.
Lehenengo prestakuntza saioa, Edge computingean eta lantegian datuak jasotzean oinarritua, urriaren 20an izan zen, osteguna, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (UPV-EHU). IDEKOko IKTen eta Automatizazioaren kudeatzaile Iñigo Bediagak eskaini zuen, eta makinen datuak jasotzearen eta kudeatzearen garrantziaz aritu zen, lantegiko eraginkortasuna hobetze aldera.
Bisita gidatua egiteko aukera izan zuten IDEKOk eta Danobatek, makina-erremintako konponbideak eskaintzen dituzten kooperatibek Elgoibarren dituzten instalazioetara
Bestalde, urriaren 26an, San Mameseko Ingeniaritza Eskola Teknikoko MH Ikasgelan egin zen bigarren saioan, Iñigo Etxaniz ikertzaileak makina-erremintaren motorrekin eta erregulagailuekin lotutako hainbat alderditan jarri zuen arreta.
Ikastaroa joan den ostiralean, urriaren 28an, amaitu zen, IDEKOko Dinamika eta Kontrol Saileko Alex Iglesias ikertzaileak zentroaren instalazioetan torlojuei eta bibrazioak ezabatzeari buruz emandako prestakuntza teoriko-praktikoarekin. Ikastaroan zehar, ikertzaileak VERSO europar proiektuaren barruan garatutako erabilera kasu bat erakutsi zuen. Horren bidez, aeronautikaren sektoreko horma meheetako piezak eta ekipo ondasunak mekanizatzeko soluzio eramangarri baten industrializazioa landu daiteke.
“Asmoa da piezaren gainean eragingailu elektromagnetikoak zuzenean gehitzea, produkzioa optimizatzeko bibrazioak motelduz, prozesua monitorizatuz, muntaia egiaztatuz eta hondar tentsioak askatuz”, azpimarratu zuen ikertzaileak saioan zehar.
Ondoren, bertaratuek bisita gidatua egiteko aukera izan zuten IDEKOk eta Danobatek, makina-erremintako konponbideak eskaintzen dituen enpresa kooperatiboak (batez ere artezteko makinak eta tornuak fabrikatzen dituena), Elgoibarren dituzten instalazioetan.
Lankidetza UPV/EHUrekin
2019az gero, Aeronautika Teknologien eta Makina-erremintaren masterrak hainbat gaitasun ematen dizkie UPV/EHUko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko ikasleei, aeronautikaren eta makina-erremintaren eremuan garatzen diren I+G+B proiektu handietan arrakastaz txerta daitezen, euskal industria sarearentzat funtsezkoak diren sektore estrategikoetan.
IDEKOk UPV/EHUrekin elkarlanean dihardu, hasieratik bertatik, Makina-erremintaren Ikasgelan, gaitasun handiko eta espiritu berritzailea duten pertsonak prestatzeko, bai aeroegituren edo espazio ibilgailuen diseinu mekanikoan, bai fabrikazio teknika aurreratuenetan –fabrikazio gehigarria, 4.0 industriako ezagutzak edo errendimendu handiko mekanizatuak–.
Alde horretatik, zentro teknologikoak Master Amaierako Lana (MAL) egiteko aukera ematen die urtero ikasleei, makina-erremintarekin lotutako gaietan beren ezagutzak aplikatu ahal izan ditzaten eta masterreko eskola orduetan ikasitakoa praktikan jarri ahal izan dezaten. Horrela, zentro teknologikoak aukera ematen die ikasleei ikerketa aplikatua egiteko, benetako proiektuetan parte hartuz.
Nerea Otxoa IDEKOko Pertsonen Kudeaketa eta Garapeneko arduradunak azaldu bezala, “zentroan prestakuntzaz harago goaz, eta, beraz, ikuspegi globalagoa eskaintzen dugu: prestakuntzako karrera profesionala, kualifikazio handiko talde batekin eta autonomiarekin, etorkizuneko profesionalak punta-puntako instalazioetan hainbat proiektutan moldatzeko gai izan daitezen”.
Prestakuntza saio horiek zentro teknologikoaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean ezarritako lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen dira, bi erakundeen arteko harremanak estutzeko eta etorkizuneko industria sareko profesionalak prestatzeko.