Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Idekok 10,3 milioi euro fakturatu zituen 2022an, eta bere posizioa sendotu du abangoardia zientifiko-teknologikoan
Ideko zentro teknologikoak, fabrikazio aurreratuko teknologietan espezializatuta dagoenak, aurrera jarraitzen du ikerketaren eta fabrikazio aurreratuaren arloan abangoardia zientifiko-teknologikoan duen posizioa sendotzen. Horren erakusgarri da 2022an 10 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuela; horietatik %49 enpresekin egindako kontratuetatik etorri zen, eta gainerako %51 ikerketa propioko jardueretatik. Guztira 10,3 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu zentroak, eta goranzko joerari eutsi dio: 2021ean fakturatutako 9,8 milioi euroak gaindituz.
Zehazki, zentroak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak, 5,01 milioi euroko sarrerak (guztizkoaren %49) izan zituen 2022an enpresekin egindako I+G proiektuen bidez, batez ere makina-erremintaren, aeronautikaren, trenaren, automobilgintzaren eta oil & gasaren sektorekoak. Bestalde, gainerako 5,3 milioi euroak (kopuru osoaren %51) ikerketa propioko jardueren bidez sortu ziren.
Ikerketa propioko proiektuei dagokienez, zentroaren diru-sarrera globalen %27 Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programei zor zaie, %19 Europako erakundeek sustatutako ekimenei, %5 Estatuko Administrazio Orokorrak finantzatutako proiektuei eta, azkenik, %1 Gipuzkoako Foru Aldundiari. Datu horiek erakusten dute IDEKOko bezero-zorroaren egonkortasuna eta euskal industria-sarera teknologia transferitzeko konpromisoa.
2022 ekitaldian lortutako emaitzak joan den ostiralean, maiatzaren 12an, onartu ziren zentro teknologikoak urtero egiten duen Batzar Orokorrean. Pandemiaren ondorioz, bi urtez modu mistoan antolatu ondoren —aurrez aurrekoa eta online—, berriro aurrez aurre egin zen Idekoko lehendakari Xabier Alzaga buru izan zen ekitaldia. Lan bazkideak, bazkide erabiltzaile diren enpresen ordezkariak eta zentroko bazkide diren enpresen ordezkariak bildu ziren.
Batzarrean zehar, Idekok presidenteak zentro teknologikoak 2022an erregistratutako emaitzak balioetsi zituen; izan ere, baliabideen krisiak eragindako egoera konplexua izan arren, “Kudeaketa Planean ezarritako helburuak lortzea eta 2021eko fakturazioa gainditzea lortu dugu”. Alzagaren hitzetan, “zentro teknologikoko pertsona guztien ahalegin, konpromiso, erresilientzia eta entregarik gabe ezinezkoa zatekeen” gertaera.
Zentroko lehendakariak, halaber, eskerrak eman nahi izan zizkien zentroko enpresa laguntzaileei, “berrikuntzaren alde egindako apustuari eta jarritako konfiantzari esker lortu baitira urte honetako emaitza onak”.
Zentroak hainbat ekimen jarri ditu abian talentua erakartzeko eta leialtzeko, hala nola bulego berriak irekitzea Euskal Herriko Unibertsitateko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan (CFAA) Zamudion (Bizkaia), eta Zuatzuko industrialdean (Donostia- San Sebastián)
Jarduera hori guztia bikaintasun zientifikoa alde batera utzi gabe egin da. Hain zuzen, iaz, zentro teknologikoak dibulgazio-jarduerari eutsi zion, guztira 33 argitalpen zientifiko indexatuta; horietatik 19 Q1 izan ziren, argitalpenen bikaintasuna markatzen duen ziurtagiria. Patente kopuruari dagokionez, 2022an 39 patente aktibo izatera iritsi zen Ideko; horietatik 7 lortu ziren 2022an. Zehazki, horietako bi Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) beste eragile batzuekin lankidetzan lortu ziren.
2021-2024 plan estrategikoko aurrerapenak
Aurreko ekitaldian zentroaren 2021-2024 ikerketa plana ere jarri zen martxan. Plan horren definizioaren bidez, zentroak fabrikazio mundura bideratutako adimen artifiziala eta makinen eta prozesuen zehaztasuna ardatz nagusien artean kokatu zituen hurrengo lau urteetarako. Helburua? Fabrikazioaren eraldaketei aurrea hartzea eta industriaren beharrei erantzuteko gai izatea.
Biki digitalen ikerketa, robotika, osagai aktibo eta adimendunak eta pieza estrategikoen prozesuak eta aplikazioak ere lehenesten ditu. Erronka horiek guztiak garapen prozesuan daude dagoeneko, eta zeharka jasotzen dituzte ingurumen- jasangarritasuna eta ekonomia zirkularraren printzipioak.
Horrela, IDEKOko zuzendari den Nerea Arangurenek, bere hitzaldian, adierazi zuen moduan, “espezializazioaren alde egiten dugu ikuspegi jasangarritik, ez bakarrik ekonomikoki hazteko, baita gizartean ongizate handiagoa sortzeko eta etorkizuneko belaunaldientzat etorkizun hobea bermatzeko ere”.
Pertsonekiko konpromisoa
Pertsonen eta talentuaren aldeko apustua da Idekoren lan-ardatz nagusietako bat. Giza kapitalari dagokionez, zentroak 2022. urtea 131 profesionalekin itxi zuen. Horietatik % 29 doktoreak dira, eta etorkizun hurbilean kopuru horri gehituko zaizkio doktore-tesia zentroan egiten ari diren beste 8 profesional. Erakundeko langile kopuruak hazkunde txiki bat izan zuen 2021arekiko, 4 lagun gehiagorekin amaitu baitzen 2022 urtea.
Gainera, zentroak hainbat ekimen jarri ditu abian talentua erakartzeko eta leialtzeko, hala nola bulego berriak irekitzea Euskal Herriko Unibertsitateko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan (CFAA) Zamudion (Bizkaia), eta Zuatzuko industrialdean (Donostia- San Sebastián), telelana ezartzea edota estatuko eta nazioarteko unibertsitate eta entitate akademikoekin lankidetzan aritzea masterreko eta unibertsitateko graduetako ikasleei prestakuntza emateko.
Bestalde, Idekok emakumeek industrian egiten dituzten ekarpenak sustatzen jarraitzen du bere ikertzaileen bidez, eta gazteenen artean teknologia eta zientzia bokazioak sustatzen jarraitzen du. Berdintasunari dagokionez, zentroak aurrera egin du plantillaren barruan aukera-berdintasuna bermatzeko apustuan, eta politika proaktiboa du berdintasunaren arloan elkarrekiko errespetuan eta bereizkeriarik ezean oinarritutakoa. Ildo horretatik, Idekok berdintasunerako plan propioa du, zentroan lan egiten duten edo lan egin nahi duten pertsona guztiek kontrataziorako, prestakuntzarako eta garapen profesionalerako aukera berdinak izan ditzaten.
Elkarlana
Espezializazio eremu guztietan izandako aurrerapenari eusteko, 2022an aliantza eta lankidetza politikarekin jarraitu du Idekok. Entitatea Espainiako Teknologia Zentroen Federazioan (Fedit) sartu zen, Espainian fabrikazio aurreratuan espezializatutako zentro gisa duen posizioa sendotzen jarraitzeko. Gainera, BRTA aliantza teknologikoa Idekoren aliatu estrategiko nagusietako bat da. Horrez gain, azken urteotan, zentro teknologikoak akordio eta lankidetza estrategiko berriak gehitzen jarraitu du bere lau ikerketa taldeentzat: Dinamika eta Kontrola, Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza, Fabrikazio Prozesuak eta IKT eta Automatizazioa.
Halaber, zentroak aktiboki parte hartzen du makinatatik makina adimendun eta konektatura jauzi egiteko aukera ematen duten teknologia giltzarriak garatzen. Zentzu horretan, Savvy Data Systems enpresari lagundu dio Smart Box plataforma garatzen, sektoreko erreferente bihurtu dena.
Zehazki, zentroa funtsezkoa izan da plataforma hori makina-erremintaren fabrikatzaile eta erabiltzaileen behar eta berezitasunetan txertatzeko eskatutako teknologien garapenean. Horretarako, teknologia erabiltzen duten enpresekin zuzeneko lankidetzan aritu da aeronautikan, energiaren sorkuntzan eta ekipo-ondasunen sektoreetan.
Erreferentea fabrikazio aurreratuan
Makina Erremintaren Biurtekoan (31BIEMH) parte hartzea eta CIRPeko Batzar Nagusia (Fabrikazio Aurreratuaren munduko foro nagusia) antolatzea izan ziren IDEKOk joan den ekitaldian parte hartutako bi ekitaldi nagusiak.
2023 honetan, ere lankidetzan arituko da industria fabrikazioari aplikatutako teknologien garapenean erreferentziazko eragileekin. Martxoan, konpositeen alorrean, zentroak JEC World azokan parte hartu zuen lehen aldiz, konposite materialeei eskainitako nazioarteko azoka nagusian. Datorren hilean, zentroko ikertzaile talde bat Kopenhagera (Danimarka) joango da, Euspengo Batzar Nagusian parte hartzeko. Ekitaldi hori erreferentzia da doitasun-ingeniaritzaren arloan.
Era berean, industria fabrikazioko nazioarteko eragile nagusiekin aliantzak indartzeko ahaleginean, 3DMC kongresua antolatzen parte hartuko du. 3DMC, metrologíako nazioarteko ekitaldia Euskadin egingo da, lehen aldiz bere historian, irailaren amaieran.