MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Ideko eta Renishaw elkarlanean, Euskadin fabrikazio aurreratuan berritzeko

Renishaw enpresak, metrologian mundu mailako liderra denak, eta Ideko zentro teknologikoak, gaur goizean inauguratu dute Elgoibarren (Gipuzkoa) Renishaw Solutions Centre, fabrikazio aurreratuan irtenbide berritzaileak sustatzeko I+G espazio berria.
Bi erakundeen arteko hitzarmenak, gainera, epe luzeko bokazioa du, Danobatgroup-en ere eragina izanik
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den zentroaren instalazioetan kokatuta dago laborategia, eta bi eragileen artean 2024ko Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren parte da.
Inaugurazioan, Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Pedro Durán, Renishaw Ibéricako zuzendari nagusia; eta Rafael Lizarralde, Idekoko zuzendari nagusia, bertan izan dira. Ekitaldian hiru dimentsioko neurketarako ekipamenduak, produkzio-prozesuen kontrola, metalezko fabrikazio gehigarria, makina-erremintak eta makinen eta robot industrialen kalibrazioa erakutsi dituzte.
"Renishawrekin harreman estua dugu aspalditik, beren ekipoen erabiltzaile eta osagaien hornitzaile gisa. Hitzarmen honekin lotura indartu dugu, espazio hau eskainiz, non ez bakarrik beren ekipamenduen sustapena egin ahal izango duten, baita gure I+G jardueran ere lagundu", azaldu du Lizarraldek.
Bestalde, Duránek azpimarratu duenez, "berrikuntza DNA bera partekatzen dute Idekorekin eta hurrengo urteetan hori erakutsiko dugu teknologiak, ekipamenduak eta, batez ere, esperientziak elkarbanatuz. Solutions Centre-k gure berrikuntzarik aurreratuenetako batzuk erakusten ditu, dagoeneko industrian presente daudenak eta prozesuen hobekuntzan funtsezkoak direnak".
Epe luzeko bokazioa
Bi erakundeen arteko hitzarmenak, gainera, epe luzeko bokazioa du, Danobatgroup-en ere eragina izanik. Danobatgroup makina-erremintan lider den industria-taldea da. IDEKO bere berrikuntzaren motorra da eta Renishaw beraien teknologiaren hornitzaile nagusietako bat da hainbat produktu-lerrotan.
"Hiru urterako sinatu den akordioa izan arren, lankidetza zabalagoa bilatzen dugu, Danobatgroup eta Renishaw UK ere inplikatuko dituena, garatutako irtenbide teknologikoak industriara transferitu eta makinetan eta produkzio-lerroetan aplikatzeko," gehitu du Lizarraldek.