Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Iberdrolak eta Eroskik bat egin dute karbono aztarna gutxitzeko helburuarekin

Iberdrolak eta Eroskik beste pauso bat eman dute beren lankidetza hitzarmenean, eta elkarrekin arituko dira supermerkatu kateko saltoki guztietan, karbono aztarna gutxitzeko elektrifikazio arloko soluzioak bilatuz. Hala, Eroskiren supermerkatu eta lantegi guztiek emisioak gutxituko dituzte, eta, askotariko ekintzen bidez, aurreztu egin ahalko dute energiari lotutako fakturetan. Iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatea da energia aldetik soluziorik eraginkorrena. Horrela ez du egon beharko erregai fosilen mende.
Iberdrolak askotariko alternatibak aztertuko ditu, Eroskik energia ikuskaritza baten bitartez gauzatzeko modukoak. Ikuskaritza horrek aholkulari lanak egingo ditu, eraginkortasun arloko proiekturik onenei ekin diezaien kontsumoan eta instalazioetan oinarrituta.
Emisioak gutxitzeko egindako hitzarmen honek beste behin erakusten du nolako konpromisoa duten bi konpainiek energia trantsizioan aurrera egiteko
Eroskik bere saltokietan energia eraginkortasuna hobetzeko beteko dituen ekintzek diru aurrezpen gehigarri bat ekarriko diote Eroskiri. Alde horretatik, Energia Aurrezteko Ziurtagirien sistemaren bitartez gauzatuko ditu ekintza horiek. Iberdrolak kudeatu eta izapidetuko ditu ziurtagiriok.
Proiektuak Net Zero Emissions Manager plataformaren bitartez kudeatuko ditu: orain berriki atera dute, Iberdrolak Balantia osoa erostearen ondorioz. Tresna horrek CO2 aztarna kalkulatzen du: inpakturik handieneko prozesuak zehazten ditu, eta era automatizatuan eratzen ditu deskarbonizazio planak araudia betetzeko helburuarekin, orobat 2030era eta 2050era begira ezarriak dauden helburu klimatikoak betetzeko. Horretaz gainera, ekipoen zerrendak, aktiboen soslaiak eta faktura datuak ere kudeatzen ditu.
Emisioak gutxitzeko egindako hitzarmen honek beste behin erakusten du nolako konpromisoa duten bi konpainiek energia trantsizioan aurrera egiteko. Iazko ekainean, bi konpainiek ibilgailu elektrikoetarako 1.000 kargagune instalatuko zituztela iragarri zuten, guztiz iturri berriztagarrietatik datorren energia berdearekin elikatuta. Energia horrek jatorriaren bermea erakusten duen ziurtagiria leukake, eta banaketa taldearen 300 gune ingurutan ezarriko lituzkete.
"Hitzarmen horrek Iberdrolaren deskarbonizazio estrategia indartzen du, eta agerian uzten du eragile inplikatu guztiek elkarrekin jardun beharra dutela energia trantsizioaren bidean. Beste behin ere, Eroski taldea aliatu argia da ingurumenaren eta gizartea hobetzearen alde borrokatzeko bide horretan", azaldu du Eduardo Lobatok, Iberdrolaren Iparraldeko ordezkari komertzialak. "2050erako karbono aldetik neutraltasuna erdiesteko, lehenik eta behin, saiatu behar dugu erakundeak kontrolatzen dituen jardueren emisioak ahal den gehiena gutxitzen. Horretarako, gure ekipoen eta prozesuen eraginkortasuna hobetu behar dugu, energia berriztagarrien erabilera handitu eta horniketa iraunkorragoa lortu gure jarduera guztietan, hala nola plataformak, gune logistikoak, saltokiak eta ibilgailuak", azpimarratu du Eroskiko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
Eroskik bi Lean & Green izar eskuratu ditu lau urte honetan %30 murrizteagatik logistika eta garraio prozesuetan isurtzen duen CO2
Klima aldaketaren aurkako borrokarekin konpromisoa
Eroski taldeak konpromiso sendoa du ingurumen arloan, eta ildo horretan hainbat gauza egiten ditu produktuak eta prozesuak hobetzeko, baita kontsumitzaileen eta langileen sentsibilizazioa handitzeko ere. Hori dela eta, gero eta ahalegin handiagoa egiten ari da iraunkortasun aldetik. Hala, kooperatibaren helburu garrantzitsuenetako bat da 2050erako berotegi efektuko gasik batere ez isurtzea. Europako Batasunak Jokabide kode bat du, elikagaiekin egiten diren negozioak eta marketin praktikak arduratsuak izan daitezen, eta horren barruan sartzen da Eroskiren erronka hori.
Eroskik bi Lean & Green izar eskuratu ditu lau urte honetan %30 murrizteagatik logistika eta garraio prozesuetan isurtzen duen CO2 . Era berean, %40 baino gehiago murriztu ditu 1. eta 2. irismena duten berotegi efektuko gasen isuriak 2017tik; produktu ekologiko gehiago merkaturatu ditu, 1.400 baino gehiago dira dagoeneko; animalien ongizatearen zigilua jarri die bere haragi zuri guztiei; are gehiago murriztu du plastikoa, eta ontzi birziklagarriagoak erabiltzen ditu: 180 ontzi baino gehiago ekodiseinatu ditu. Duela bi urte, Planet Score ingurumen etiketa berria erabiltzen hasi zen, eta lehen banaketa enpresa izan zen hori egiten. Iaztik, Eroskiren dendetan beste 30 bat elikagaik eta produktu freskok dute zigilu hori.
2023an Leed Gold ziurtagiria eman zioten Eroskiri Gasteizko Lakua-Arriagako denda iraunkorragatik
Horrez gain, 2023an Leed Gold ziurtagiria eman zioten Eroskiri Gasteizko Lakua-Arriagako denda iraunkorragatik: zigilu horrek ziurtatzen du eraikina iraunkorra dela eta ekoefizientzia irizpideen arabera eraikia dela. Sare komertzial osoan duen supermerkaturik iraunkorrena da hori, eta energia eredu berri bat ezarri du kooperatibaren dendetarako.
Iberdrola: bultzada deskarbonizaziorantz
Ekonomia elektrifikatzeko nolako premia dagoen ikusirik, hori baita eraginkorrena eta kostu txikiena duena deskarbonizazio bidean, Iberdrola Españak produktu eta zerbitzu gama zabala du, efizientzian, energia aurrezpenean eta ingurumenaren zaintzan laguntzen dutenak, eta aldi berean bezeroa erdigunean jartzen dute, konektibitate eta erabaki-gaitasun handiagoa emanez.
Soluzio horiek dira: Smart Mobility, ibilgailu elektrikoetarako osotasuneko soluzioa ematen duena; Smart Solar, autokontsumo fotoboltaikorako; Smart Services, energia arloan eraginkortasuna hobetzeko eta energia aurrezteko aholkularitza zerbitzuekin; Smart Clima, berogailu eta hozte soluzioetarako eta energia arloko birgaikuntzarako.