Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
I+Med-ek nanohidrogelen institutu biomedikoa aurkeztu du, KREANek diseinatua

Ezaugarri horiek dituen munduko lehena izango da, eta i+Med epe ertain eta luzera munduko lider gisa kokatuko du medikuntza pertsonalizatuan, nanohidrogeletan zuzenean integratutako adimen artifizialeko sistemen bidez.
3.600 m²-ko azalerarekin, eraikina bi solairutan banatuta dago. Administrazio- eta ekoizpen-eremuez gain, eraikinak bihotz gisako atari bat du, harremana erraztuko duena, bai eta eremu libre, ludiko eta sortzailerako teilatupe bat ere, ikertzaileentzat. Emaitza arkitektura-proposamen funtzional nabarmena da, farmazia-planta baten premiei eta hura baliatuko duten langile zientifikoen harreman-eskaerei erantzuten diena.
Nazioarteko Institutu berriak Euskadi sendotuko du farmaziaren eta biomedikuntzaren alorretan erakarpen-gune gisa. Lidergo hori puntako enpresek (I+Med) bikaintasun zientifikoaren alde garatzen duten talentutik eta gaitasun berritzailetik sortzen da. KREANetik harro gaude hain proiektu ilusionagarrian parte hartu ahal izan dugulako.