Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
'Humanity At Music, Sinfonia Kooperatiboa' FIP 2019 sarietan garaile
Argentinako hiriburuan, Buenos Airesen, egin berri da FIP jaialdia. Iberoamerikan publizitatearen arloan egiten den egitasmorik garrantzitsuena da eta, besteak beste; Coca Cola, Ron Barceló, Porsche, Seat, Telefónica, Repsol, Mastercard, Santander, General Motors, BMW, AT&T, Huawei, Bimbo, Volkswagen... moduko markek parte-hartzen dute. Epai-mahaia nazioarteko adituek osatzen dute eta 20 kategoria baino gehiagotan banatzen dituzte sariak.
Edizio honetan, MONDRAGON Korporazioak, "Humanity At Music; Sinfonia Kooperatiboa" proiektuarekin sari zaparrada jaso du. Besteak beste honako sariak eskuratu ditu: Urteko ekitaldi musikal onenaren saria; kultura arloan garatutako ideia kreatibo onena; marketin arloko egitasmo emozional onena; eta bigarren saria teknologia berrien erabileran.
Humanity At Music orain arte ez da nazioartean ezagutzera eman eta FIP 2019 izan da nazioartean erakusteko lehenengo aukera. Sariketa honek promozio ideiak, komunikazio teknika berriak, berrikuntza eta enpresa arloan antolatzen diren ebentoak saritzen ditu.
Bestalde, Ausolan Taldeak marka eduki onenaren saria eskuratu zuen 17 emakume izeneko proiektuarekin.
EHUren Pesmes sariak
Iberoamerikarra ez da izan Humanity At Music-ek jaso duen aitortza bakarra, izan ere, azaroaren 29an Euskal Herriko Unibertsitatearen beste sari bat eskuratu zuen, Pesmes saria. Marketin arloan, ekintza orotarikoak saritzen ditu Pesmes-ek, eta MONDRAGONek abian jarritako kanpaina onartu gura izan du aurten. Pesmes dira, Marketin Masterraren Sariak, eta 2014 urteaz geroztik banatzen ditu bi urtean behin Euskal Herriko Unibertsitateak.
Profesionalen lana aitortu, sustatu eta publikoki hedatzeko helburuarekin sortu ziren, marketinaren arloan Euskal Herrian egiten diren egitasmoak sustatzeko eta aitortzeko helburuarekin eta aurten MONDRAGON izan da irabazlea.