Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Humanity at Music, Eventoplus 2020 sarien finalisten artean

Sektorea profesionalizatu, praktika arrakastatsuak sustatu, sormena piztu, talentua aitortu, ekitaldi handiak antolatu eta garatzeko gaitasuna duen komunitate osoa (hornitzaile, agentzia, bezero) txalotu eta sektorean harrotasuna eragin. Horiexek dira Eventoplus sarien helburu nagusiak. Eta ez dira gutxi.
Sariketa gardentasunez jokatzen da eta irabazleak epaimahai independente batek aukeratzen du, beti ere antolakuntzak osatutako oinarriei so eginez. Sari banaketa ekitaldiak, berriz, askotarikoak izaten dira eta sektoreko festa handi bilakatzen dira, non milaka lagun batzen diren, guztiak edo gehienak sektoreko profesionalak eta networking-a egiteko aukera paregabea izaten den.
Hamabosgarren edizioko sari banaketa ekitaldia irailaren 22an egingo da Madrilen, eta bertan batuko dira 1.000 profesional inguru. MONDRAGON Korporazioaren Humanity at Music egitasmoak animaziozko ekitaldirik onenaren saria eskuratu dezake.
Humanity at Music, sinfonia kooperatiboarekin lehian izango dira, Mapfre-ren urteko biltzar nagusiaren ikuskizuna eta National Commercial Bank-en 'Alpha eta el buscador de estrellas' ikuskizuna.