Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Humanity at Music Durangoko Azokan aurkeztu da
Orain aste batzuk MONDRAGON Korporazioaren egoitza korporatiboan aurkeztu bazen, atzo abenduak 7, Humanity at Music proiektuaren sustatzaile eta egileak Durangoko Azokara gerturatu ziren, euskal kulturaren hitzordu garrantzitsuenean, liburua eta proiektua aurkeztera. MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboaren musika eta letrak Azokako areto nagusian aurkeztu zituzten.
MONDRAGONeko Komunikazio zuzendari den Javier Marcos eta Harreman Instituzionaletako zuzendari Iñigo Albizurirekin batera, lau idazlek ere parte hartu zuten aurkezpenean: Leire Bilbao, Katixa Agirre, Gloria Totorikaguena eta Pilar Kalzada. Era berean, Jon Sarasua musika piezen letra egilea eta Julio Soto bertsolaria ere izan ziren aurkezpen ekitaldian.
Aurkezpen kantatua
Asko izan ziren aurkezpenera gerturatutako kooperatibetako ordezkariak, eta noski, IUBILO Bilbao Abesbatzako kideak eta Arrasateko Goikobalu Abesbatzakoak ere bertan izan ziren. Guztien artean aurkezpen ekitaldiari amaiera borobila eman zioten, izan ere, bertaratutakoen aurrean 'Etorkizuna-bi hanka' kantua abestu zuten, eta jendearen txalo zaparrada artean amaitu zen ekitaldia.
Hurrengo hitzorduak
Aurrerantzean eta 2019ko irailaren 14a bitartean, zuzeneko ikuskizun handia estreinatuko den eguna, asko izango dira proiektuak izango dituen hitzorduak. Lehenik eta behin, "Humanity Herriz herri" ekimena zuzenean ikusteko aukera izango da, eta lehenengo hitzordua Arrasateko Amaian izango da, otsailaren 22 eta 23ko asteburuan (data konfirmatu gabe). Arrasateko zuzeneko ekitaldiaren ondoren herriz herriko beste saio batzuk etorriko dira, Euskal Herriko zenbait herri eta hiriburutan.
Proiektu parte-hartzailea
Proiektuan parte hartu nahi duten kooperatibetako kide guztiek izango dute aukera izena emateko. Honako helbidera bidali beharko dute eskaera mezua. hatmusic@mondragoncorporation.com eta bertan jarri beharko dute zein diziplina artistikotan parte hartu nahi duten (abesbatza, antzerkia, dantza). Era berean, izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta kooperatibaren izena ere jarri beharko dituzte.