Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
'Humanity At Music', 2021eko Fair Saturday Sarien irabazle
Fair Saturday Fundazioarentzat, “Humanity At Music interkooperazioan kokatzen den proiektu artistiko berritzailea da, non diziplina artistiko ezberdinen bitartez MONDRAGONen esperientzia kooperatiboa kontatzen den. Zalantzarik gabe, enpresa arloan egin den giza eta kultura arloak uztartzen dituen proiektu berritzaileena da. Humanity At Music-ek erakutsi du musikaren, dantzaren eta poesiaren bidez hartu-emanak sustatu daitezkela enpresa barneko kolektibo handian. Opera modernoa Fernando Velazquez-ek eta Jon Sarasuak idatzi zuten eta, besteak beste, eszenatoki ezberdinetan estreinatu zen, Arrasate Musikaleko Orkestrak eta Euskadiko Orkestrak lagunduta. Balio kooperatiboak, gizartearekiko konpromisoa eta kooperatibak bere inguruan ongizatea bultzatzeko duen gaitasuna eta bokazioa azalarazten ditu Humanity At Music egitasmoak”. Hori guztia kontutan hartuta, aurreko astean Bilboko Guggenheim museoan eginiko ekitaldian, Fair Saturday Fundazioak saria eman zion MONDRAGON Korporazioari.
Humanity At Music enpresa mailan egin den giza eta kultura arloak uztartzen dituen proiektu berritzaileena da, Fair Saturday Fundazioarentzat.
Fair Saturday Foundation
Fair Saturday irabazi asmorik gabeko erakunde independentea da, Fundazio gisa 2015ean sortu zena. Artearen eta kulturaren bitartez mundu hobeago bat bultzatzen saiatzen den erakundea da, enpatia sozialaren bidez eraldaketa soziala sustatzen duena. Fundazioaren misioa da mundu bertutetsuagoa, justuagoa eta pertsonen beharrei sentsibleagoa bultzatzea da. Eta hori guztia artearen eta kulturaren sustapenaren bitartez egiten du.
Fair Saturday Sariak
Fair Saturday sariak Bilbon jaio ziren 2017an, pertsonen eta erakundeen egitasmo inspiratzaileak nazioartean aitortzeko eta saritzeko helburuarekin. Aurtengo sari banaketa iragan astean egin zen, Bilboko Guggenheim museoan eta MONDRAGONen izenean Harreman Instituzionalen zuzendari den Iñigo Albizurik jaso zuen saria.