Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea iparraldeko ikastolen alde

Herri Urrats Iparraldeko ikastolaren aldeko jaia baliatuta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkariak Senperen elkartu ziren Kaskarotenea ikastolako eta Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioko arduradunekin. Izan ere, fakultateko Kontseilu Errektoreak erabaki zuen aurten Ziburuko Kaskarotenea ikastolara bideratzea IPDK edo Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako eta interes publikoa duten beste helburu batzuetarako kontribuzioa.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen aldetik Begoña Pedrosa, fakultateko dekanoa eta Asier Irizar, Kontseilu Errektoreko lehendakariordea egon ziren. Iparraldeko ikastolen ordezkariak, berriz, Pascal Indo, Seaskako lehendakaria eta Laida Mugika, Kaskarotenea ikastolako lehendakaria, izan ziren.