Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Huhezinemaren hamargarren edizioa atejoka
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren hamargarren edizioa, 2017ko martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo dela Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Filmak bidaltzeko epea 2017ko otsailaren 16an amaituko da.
Dagoeneko kontsultatu daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com
Aurten, gainera, hamargarren urteurrenean, hainbat berrikuntzarekin dator Euskal Film Laburren jaialdi handia.
- Goiena Saria. Euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten diru gehiago emango du. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.
- Vertigo saria mantentzen da, ekoizpenerako edo banaketarako diru-laguntza publikorik jaso ez duen lan onena saritzeko.
- Basque Culinary Lehiaketa indarberrituta. Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du 3 minutuko mikro-laburrak eginez.
- Lanak aurkezteko modu berria: Aurten lanak doan aurkeztu ahal izango dira. Izen emate fitxan filmaren Vimeo esteka bat bidali eta kitto.
Sari banaketa ekitaldiak 2017ko martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo dira Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean.