Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
HUHEZINEMAren hamabigarren edizioa martxan da
2019ko otsailaren 15era bitarte, haien lanak bidaltzeko aukera izango dute Euskal Herriko film laburren egileek. www.huhezinema.eus webgunean daude hiru sailetan lanak aurkezteko oinarriak interesa duten guztien eskura: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila.
Hamabigarren edizio honetan, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko hamasei ikaslek osatzen dute antolakuntza lan talde berria eta Iban del Campo irakaslearen gidaritzapean arituko dira, urtero bezala. Aurten 5.000€ banatuko dituzte sarietan, hiru sail desberdinetan.
Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jasotako film laburren artean jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Hamar film hauek, beste lau sari hauen lehian arituko dira:
SAIL OFIZIALA
- Goiena Saria: 1000€ (Epaimahai Ofizialak emango du saria). Euskarazko film onena sarituko da.
- Mundukide Saria: 700€ (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).
- Vertigo Saria: 400€ (Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako film laburrik onenak jasoko du.
- Ikusleen Saria: 300€
Mondragon Unibertsitateko ikasleen saria
- Fikzio Onenaren Saria: 300 €
- Dokumental Onenaren Saria: 300 €
- Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500€an baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko.
- Ikusleen Saria: 100 €
Kutixi saila
- Kutixi Saria: 400 €
- Ikusleen saria: 100€
Abian dira Huhezinema jaialdiaren hamabigarren edizioaren prestatze lanak; Euskal Herriko film laburren egile eta zinema sortzaileoi dagokie orain haien lanak bidaltzea.