Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Huhezinemak aukeratu ditu finalistak
Huhezinema jaialdiaren momenturik berezienetarikoa heldu da: finalista izango diren film labur eta bideoklipen hautaketa azaleratu baita. Iban del Campo jaialdiaren zuzendariak adierazi duenez, "luxu bat izan da Euskal Herri osoko txoko guztietatik jasotako filmak eta bideoklipak ikusi eta hautaketa batzordea osatzen duten ikus-entzunezko ikasleekin eztabaidatzea. Eskarmentu handiko egileen lanak eta hasiberrienak ikusteko aukera izan dugu. Emanaldiak egiteko orduan denbora mugatua dugunez, interes handiko lanak ezin izan ditugu aukeratu finalista eta horrek badu frustrazio puntu bat. Baian oso pozik gaude jaialdian erakutsiko dugun sormen eztanda honekin".
10 finalisten artean, gehienbat fikziozko filmak jaso dira, baina finalisten artean badaude dokumental eta animaziozko lanak ere
Aurtengo Sail Ofizialari dagokionez, maila oso altua izan da.tugu, 10 finalisten artean, gehienbat fikziozko filmak jaso dira, baina finalisten artean badaude dokumental eta animaziozko lanak ere. Hauen artean, Goya sarietarako izendapena jaso duen “Txotxongiloa” animaziozko film laburra dago.
Ikasle saila
Ikasle Sailaren bigarren edizioa ere lehenengoa bezain arrakastatsua izan dela azpimarratu nahi dugu. Ahalegin berezia egin da aurten ere sail hau euskal zinema ikasle guztiei zabaltzeko. Atal hau jaialdiaren lehen 15 edizioetan Mondragon Unibertsitateko ikasleei mugatutakoa izan bada ere, azken bi urteetan beste euskal ikasleen lanak onartu dira eta MUko ikasleen film laburrez gain, Larrotxene (Donostia), Mendizabala (Gasteiz), Elias Querejeta Zine Eskola (Donostia), Centa Eskola, (Donostia) eta EHUko film laburrak jaso ditugu.
Bideoklip saila hirugarren urtez antolatu da eta berriz ere lan sorta eder bezain aberatsa jaso dugu. Huhezinemako lantaldeak sail honek duen garrantzia azpimarratu nahi du, gaur egun gazteen artean gehien kontsumitzen den ikus-entzunezko formatua baita.