Huhezinema sartu da azken txanpan

Gero eta gutxiago falta da Huhezinemarako. Aurtengo kontzeptu berritzailearen haria jarraituz, jaialdiak plazaratu du jada zortzigarren edizio honetako spota: eztia, erleak eta ziztadak.
2015/04/15

Huhezinemako ikasle-antolatzaile taldeak film baten grabaketa eta erleen lan egiteko modua alderatu ditu, talde-lana abiapuntu bezala erabiliz. Gainera, Huhezinema euskal film laburren jaialdia izanik, filmek ikus-entzulearengan uzten duten sentsazioa deskribatzen saiatu dira eta ondorio bakarrera iritsi dira: zizt egiten dute, erleek bezala.

Huhezinemaren zortzigarren edizioa apiriliak 28-30 bitartean ospatuko da Aretxabaletako Arkupe kulturetxean. Jaialdiak hiru lehiaketa antolatzen dituenez, hiru egunak lehiaketen arabera banatuko dira. Lehenengo bi egunetan, MUko ikasleen eta Basque Culinary Center-ek sustatutako lanak ikusi ahalko dira. Azken egunean, Sail Ofizialeko 10 finalisten film laburrak emititu ostean, lehiaketa guztien sari banaketa ospatuko da.

Sari banaketaren ondoren, Orly tabernan luntxa egongo da gerturatzen den edonorentzat. Jaialdiarekin amaitzeko, “Los Galerna” taldearen kontzertua eskainiko da tabernan bertan.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa