Huhezinema online ospatuko da bihartik aurrera

Momentu oro jarraipena egin ahal izateko, hiru kanal ireki dira: Twitch, Youtube eta Instagram.
Card image cap
2020/03/24

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikasleek Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren (www.huhezinema.eus) edizioa antolatu dute aurten, on line modalitatean.

Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako 16 ikaslek antolatu dute jaialdia, eta bihar, asteazkena, martxoaren 27a, egingo da horretarako prestatutako hiru kanalen bidez. Aldi berean jardungo dute, eta irekita egongo dira programazio-orduetan: Twitch, Youtube eta Instagram.

Aurten, 5.000 euro inguru banatuko dira saritan. Aurtengo edizioak bi atal ditu: Atal Ofiziala eta MUko Ikasleen Atala. Gainera, lehiaketak beste bi sari emango ditu: Mundukide saria eta, 13. edizioaren ondorioz, La Horrorosa saria.

Aktibatuko diren kanalak hauek dira:

○     https://labur.eus/huhezinema

○     https://www.youtube.com/channel/UCOT5RhdvNGfn6QCj6vQzrsg

 

Egitaraua:

Asteazkena 25

  • 17:00 – Mursego (Hitzaldia. Amama, Akelarre edo Arzak pelikuletako soinu bandaren egilea).
  • 20:30 – Napardeath (2019) 
  • 22:00 – Streaming saioa, beldurrezko eta fantasiazko film laburrekin. Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiaren aurreko edizioen eta nazioarteko bitxien hautaketa.

 

Osteguna 26

  • 11:30 – Ikasleek eginiko lanen erakusketa I (streaming ).
  • 17:00 – Paul Urkijo (Errementari  pelikularen zuzendariak masterclass bat eskainiko du).
  • 19:00 – Kontzertua zuzenean- Instagram: Idoia Begiaga.
  • 20:30 –  Ikasleek eginiko lanen erakusketa I (streaming ).

 

Ostirala 27

  • 17:00 – Sekzio ofiziala (labur filmen emanaldia eta streaming-a. Ikusleen botoak)
  • 20:00 – Sari banaketa.
  • 20:30 – Zuzenean- Instagram: DJ AZGaubela.

 

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea