Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Huhezinema: martxan da aukeraketa prozesua

Bukatu da Huhezinemaren 10. edizioaren lanak entregatzeko epea. Guztira, 95 ikus-entzunezko jaso dira eta dagoeneko epaimahaia buru belarri ari da lehen aukeraketa egiten. Mondragon Unibertsitateak antolatuta, aipatu dute: "bilduma polita sortu dugu; oso pozik gaude jasotako erantzunarekin, izan ere, espero genuen baino lan gehiago jaso ditugu".
10. urteurrena ospatzeko irudi berria ere sortu dute eta laster zabalduko da sareetan. Bitartean, dagoeneko hautaketa prozesuan murgilduta daude, eta martxoaren hasieran finalisten berri emango dute.
Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta bertan banatuko dira kategoria desberdinetako sariak.