HUHEZIk hainbat lanpostu bete nahi ditu Hezkuntzarako

Ezinbesteko baldintzak dira: hezkuntza arautuan eskarmentua izatea, EGA izatea, eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea. Izena emateko epea ekainaren 27an bukatzen da.
Card image cap
2013/06/25

Hauxe informazioa:

Ezinbesteko baldintzak:

  • Hezkuntza arautuan eskarmentua izatea.
  • EGA.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.

Lehenetsiko da:

  • Doktore izatea.
  • Atzerriko hizkuntzak jakitea.

Arloak:

  • Atzerriko hizkuntzaren didaktika (ahozkoa eta idatzizkoa): Ingeles Filologia, Psikopedagogia edo Hezkuntza Zientziak.
  • Heziketa Berezia: Psikopedagogia, Pedagogia, Hezkuntza Zientziak.
  • Haur Hezkuntza: Psikopedagogia, Pedagogia, Hezkuntza Zientziak.
  • Ikerketa metodoak: Psikopedagogia, Pedagogia, Psikologia, Hezkuntza Zientziak.
  • Didaktika orokorra: Psikopedagogia, Pedagogia, Hezkuntza Zientziak.
  • Giza eta gizarte zientzien didaktika: Psikopedagogia, Hezkuntza Zientziak.
  • Diziplina Anitzeko Hezkuntza Artistikoa: Arte Ederrak, Musika, Dantza, Arte Dramatikoa.
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak: Psikopedagogia edo Hezkuntza Zientziak.

Interesatuek bidal dezatela CVa ekainaren 27a baino lehen helbide honetara: jaristi@mondragon.edu

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea