Aiton-amonei eskerrak emateko Gaztainerre Eguna ospatu dute Arizmendi Ikastolako Basabeazpi gunean

Aiton-amonak omentzeko asmoz, Gaztainerre Eguna egin dute gaur goizean Arizmendi Ikastolako Basabeazpi gunean. Hotzari aurre egiteko balio izan dute gaztain erreak, danbolinaren su ondoan gustura izan dira guztiak ere. Eta urtero moduan, gaztaina goxoak eskaini dizkiete aiton-amonek bertaratutakoei. Haurrek, berriz, kantuan eskertu diete haiei eurengandik jasotzen duten guztia. Eskerrik asko, amama eta aitteitta!!
2013/11/28

Gaztainerre Egunak Arizmendi Ikastolako Basabeazpi gunean guraso, amama-aitona eta haur asko batu ditu gaur Aretxabaletan. Hotzari aurre egiteko (4 gradu zero azpitik goizeko 8:30ean) gaztainerreak eta kantuak baliatu dituzte. Aiton amonek danbolinean eginiko gaztainerreekin animoak eta eztarriak berotu eta dantzan jarri dituzte.

Ondo berotu ere, izan ere, kantuekin eskertu diete neska-mutikoek aiton-amonei euren maitasun guztia eta zaintzan egiten duten lan dana. Urteroko hitzordu dotore bilakatu da Basabeazpi gunean Gaztainerre Eguna, eta gaurkoan eguzkiak ere ez du kalerik egin.

Arizmendi Ikastola

Arizmendi Ikastolak, Haur Hezkuntzako gune guztietan antolatzen du Gaztainerre Eguna udazkenean. Aretxabaletan bezala, antzerako irudiak errepikatzen dira Eskoriatzako Jose Aranan eta Arrasateko Uribe eta Santa Teresan.

Irakaskuntza