Hotza fabrikatzen duen kooperatiba

Ganbera, panel, ate eta hotz ekipamenduen fabrikatzailea da Kide. Duela pare bat urte Txinan zuten lantegia itxi eta egun ekoizpen osoa Berriatuan burutzen dute, gerora produktuak bost kontinentetan merkaturatzeko.
Card image cap
2023/06/01

50 urte betetzear den MONDRAGON taldeko kooperatiba da Kide. 1975ean sortua, hotz ganberak, panel isolatzaileak, hozkailu ateak, hotz ekipamenduak eta lehortegiak fabrikatzeaz arduratzen da egun, nahiz eta hastapenetan supermerkatu eta merkataritza-guneetako armairuak egiten zituzten soilik. “Supermerkatuetan jogurtak gordetzen diren armairuak egiten hasi ginen, eta Electrolux enpresa suediarrarekin akordio batera iritsi ginen euren produktuak hemen saldu eta merkaturatzeko”, azaldu du Miren Larrañaga finantza eta marketin arduradunak. Aitzitik, 1980ko hamarkadan produktu mota honen ekoizpenak emaitza onik ematen ez zuela ikusita, panel eta ateen fabrikazioaren aldeko apustua egin zuten. “Ekoizpena konplexua zen, eta aldaketa ugari zekartzan. Gainera, gure ekoizpena eskuz egiten genuen, eta ezin genuen enpresa handiekin lehian aritu”, gehitu du.

Hotz ganberak