Horrelakoa da Covid-19 birusa detektatzen duen test molekularra
Horrela, LagunAro EPSV eta MONDRAGON Korporazioarekin duen lankidetzari esker, Osartenek aukera du bere instalazioetan lagina hartu eta probaren emaitza diagnostikoa lortzeko. Emaitza horiek, Osartenen arabera, "modu azkar batean egongo dira eskuragarri eta web bidez ere kontsultatu ahal izango dira, lagina hartu eta hurrengo egunean".
Osarten-eko laborategiko zuzendari Marisa Secok azaltzen duenez, “TMA proba molekularra PCRren baliokidea da, eta osasun-agintariek ontzat ematen dituzte biak. Lagin nasofaringeo bat hartu behar da, eta, kanpai biologikoan erreaktibo batekin nahastu ondoren, ekipoan sartzen da analizatzeko. 3 ordu eta erdiren ondoren, lehenengo emaitza ezagutzen dugu, eta 5 minutuan behin beste 5 emaitza ematen jarraitzen du”.
“Emaitza positiboa bada, lehenik eta behin osasun publikoari jakinaraziko diogu positiboa eman duen pertsonarekin harremanetan jartzeko. Proba enpresa baten bidez egin bada, enpresa horretako zerbitzu medikoari ere jakinaraziko zaio”.
Zigor Artamendi Osarten-eko zuzendariak dioenez, “prestazio handiko ekipoa dugu, eta aldi berean lagin asko aztertzeko gaitasuna du. Osartenen egin ditzakegu proba bere osotasunean, baina badago aukera kooperatibetan laginak hartu eta Osartenera ekartzeko, bertan azter ditzagun.