Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Hobetuz-ek Goi Eskola Politeknikoan eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak zazpi ikastaro eskainiko ditu doan, lanean ari diren profesionalentzat bereziki. Irailaren 19an, astelehena, hasi eta urriaren erdialdean amaituko dira. Ikastaroek 10 eta 40 ordu bitarteko iraupena izango dute; batzuk goizez emango dira, eta beste batzuk, arratsaldez.
Hobetuzek % 100eko dirulaguntza emango du ikastaroak egiteko, eta profesionalentzat dira.
Ikastaroek honako gai hauek landuko dituzte, besteak beste: hidraulika, termografia, ikusmen artifiziala industria-robotikan eta zibersegurtasunaren hastapenak. Jarduneko langileei gai berrietan sakontzeko edo ahaztutako ezagutzak indartzeko aukera ematea dute helburu.
Interesatuta daudenek cursosingenieria@mondragon.edu helbide elektronikoan eman dezakete izena, edo 647504100 telefono-zenbakian.