Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Hirugarren Tupper Osasungarrien lehiaketa abian da

Lanean igarotzen dugun denbora guztia kontutan hartuta eta gure garapen pertsonalean zein osasunean duen eragina kontuan izanik, lan ingurunea, gaixotasunak prebenitzeko eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko funtsezko tokia da. Hortaz gain, asko dira lana dela eta, etxetik kanpora bazkaltzera behartuta daudedank, denbora eta aukera gutxirekin. Hori dela eta, batek baino gehiagok, beren janaria prestatzea erabakitzen dute.
Kontuan hartuko da sormena eta aurkezpenaren originaltasuna, jana prestatzeko teknikak eta erraztasuna, eta baita erabilitako osagaiak ere.
Guzti honengatik, Osarten prebentzio zerbitzu mankomunatuak, Hirugarren Tupper Osasungarrien lehiaketa jarri du abian. Pixka bat mugatua den arren, tupperra, modu osasungarrian elikatzeko aukera dela erakusteko.
MONDRAGON Korporazioko enpresetako eta Osarten Prebentzio Zerbitzuko Mankomunatuko bazkide diren enpresetako edozein langilek parte hartu ahal izango du, bai eta langileen senideek edo lagunek ere. Horretarako beren errezetak bidali behar dituzte azaroaren 4a baino lehen.
Sariak
Lehiaketako irabazleak afari bat eskuratuko du bi pertsonarentzat, Arzak jatetxean, Gainera, beste hiru sari gehiago emango dira (150 eurokoa bakoitza). Balorazio irizpide bakoitzeko bana:
Informazio gehiago: https://www.osarten.com/tupper_osasungarria.pdf