Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Bizikleten fabrikazioa
Enpresa eta berrikuntza zentroa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Jabetza intelektuala
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Ingeniaritza eta arkitektura
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
HIREKIN industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
HIREKIN zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak Arrasaten, erakundeetako eta enpresaren eta ekonomiaren arloetako ordezkariekin batera, tartean, Imanol Pradales lehendakaria zela.
Industriaren sektorea jasangarriagoa, deskarbonizatuagoa eta digitalizatuagoa bihurtzeko helburua du ekintzailetza industrialeko zentro honek. Bertan, enpresa, ekintzaile, ikertzaile eta ikasleek elkarlanean egingo dute lan, ekoizpen industrialeko teknologiak, produktuak eta prozesuak garatzeko, asmatze faseetatik hasi eta eskalatze eta abiarazte faseetaraino. Lankidetzarako gunea izango da, beraz, HIREKIN.
Sustatu ere, lankidetzan sustatu dute. Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoa du buru zentroak, baina beste eragile sozioekonomiko eta erakunde batzuk ere aritu dira bultzatzaile gisa: Mondragon Korporazioa, Saiolan, Laboral Kutxa, Fagor Taldea eta haren Gizabidea Fundazioa, Isea, Galbaian, Debagoieneko Mankomunitatea eta Garaia Parke Teknologikoa. Bestalde, babesle izan ditu Krean, Orbea eta Fagor Taldea. Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eskerrak eman die horiei guztiei, eta zentroak aurrera begira egingo duen ekarpena nabarmendu du: "Lantegi pabiloi huts batetik jaio bazen Mondragon Unibertsitatearen zati handi bat, ziur nago HIREKINetik makina bat enpresa garatuko ditugula balio erantsi handiko enplegua eta industria iraunkorrak sortzeko”.
Ekintzailetza industrial jasangarria
Arrasateko Uribarri auzoan dago kokatuta HIREKIN, eta 6.000 metro karratuko azalera du, tartean, industria espazio handi bat, prototipoak, simulazioak eta esperimentuak egiteko ekipamenduz hornituta. Hala, egungo industriaren isurtzeak gutxitzeko irtenbide berriak bilatuko ditu HIREKINek, baita ingurumen helburuarekin bat datozen jarduera ekonomiko berriak sustatu ere.
Bada, Imanol Pradales lehendakariak izaera industrial horretan egin du azpimarra: “Mondragon Unibertsitateak ekintzailetza industriala, eta hemen dago gakoa, industriala eta teknologikoa, indartzeko egindako apustuaren aparteko emaitza da HIREKIN. Ekintzailetza industriala ez da bide erraza izango, baina guztiz beharrezkoa izango da”.
Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak bertako ikasleen ekintzailetzarako talentua eskainiko du, ikerketa taldeen talentuarekin eta beste egoitzen baliabide teknologiko eta industria ekipamenduekin batera.
Enpresek eta erakundeek, bestalde, zentroari atxikitzeko aukera izango dute aholku mahaiko parte hartzaile gisa, estrategian laguntzeko; babesle moduan, ikasleentzako eta ekintzailetza proiektuetarako bekak emanez; eta sustatzaile gisa, proiektuak erakartzeko eta gobernantzan euren ikuspegi propioa emateko, balio kooperatiboetan oinarrituta betiere.
Carlos García Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak azaldu duenez, “erreferentziazkoa” izango da HIREKIN zentroa industriaren eta teknologiaren arloetako ekintzailetza eta berrikuntza jasangarriko proiektuen garapenean. Datorren ikasturterako hiru enpresa proiektu ditu aurreikusita zentroak, baina Garcíaren hitzetan, 2028-2029 ikasturtera bitarte, 36 proiektu, 54 ekintzaile eta 67 ikasle igarotzea espero dute. Proiektuak 9 milioi euroko inbertsioa izan du.
HIREKIN zentroaren inaugurazio ekitaldiko argazki albuma.
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Bizikleten fabrikazioa
Enpresa eta berrikuntza zentroa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Jabetza intelektuala
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Ingeniaritza eta arkitektura