Hezkuntza gaur-bihar
Iraultza teknologiko-digitala, trantsizio energetiko-klimatikoa eta osasun eta gizarte arloko aldaketak bestelako egoera bat ekartzen ari dira gurera. Erronka berriei erantzuna eman behar diegu. Horretarako, baina, funtsezkoa da erronka horiek hautematea, esplizitatzea, lehentasunak finkatzea eta, horien inguruko ezagutza garatzea, horiek ikertzea, horien inguruan hausnartzea eta esperimentatzea.
Bestela esanda, berrikuntza behar da dagoeneko esku artean ditugun erronkei aurre egiteko. Hezkuntzari dagokionez, Haur Hezkuntzatik hasi eta unibertsitatera bitartean, herri eskola, ikastola, ikastetxe eta unibertsitate askok jardun dute edo dugu berrikuntzan, proiektu berriak abiarazten eta esperimentazioa sustatzen.
Guk, amesten ditugu hezkuntza-erakunde sortzaileak, humanizatzaileak, irekiak, malguak, dinamikoak, autonomoak eta konektatuak, errealitatearekin, gizartearekin eta komunitatearekin jarduten dutenak eta horretarako, gure diskurtsoarekin koherenteak izan behar gara.
Hezkuntza Fakultate gisa, uste dugu hasierako prestakuntza urteak erabakigarriak direla kultura profesionala konfiguratzeko eta irakasleen trebetasun eta jarrerak finkatzeko eta beraz, etorkizuneko hezkuntza ereduak definitzeko. Guk, amesten ditugu hezkuntza-erakunde sortzaileak, humanizatzaileak, irekiak, malguak, dinamikoak, autonomoak eta konektatuak, errealitatearekin, gizartearekin eta komunitatearekin jarduten dutenak eta horretarako, gure diskurtsoarekin koherenteak izan behar gara; hau da, horrela jardun behar dugu guk ere gure graduetan. Horregatik, ezin gara gaurkoan geratu soilik. Hezkuntza Fakultateek, garatu behar ditugu aukera berriak. Eta beraz, begi bat hemen eta beste bat etorkizunean izan beharko dugu. Eta gaur, inoiz baino gehiago.