Herrigintzaren Berrikuntza Aditu Titulu berria

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Ikertegiak eskainiko du 2019ko urriaren 24tik aurrera.
Card image cap
2019/06/19

Mondragon Unibertsitateak datorren ikasturtean eskainiko duen ikastaroaren helburua da euskalherrigintzan jarduteko gaitasunak ezagutu, ulertu eta garatzea. Horretarako munduaren aldaketaren testuinguruan begirada jarriko dugu gure herriaren berariazko ezaugarrietatik abiatuz.

  • Gaia:  Kultura eta Gizartea
  • ECTS/orduak - 300 ordu
  • Egutegia: 2019/10/24 - 2020/05/30
  • Tokia: Hernani (Orona-Ideo) 
  • Modalitatea: aurrez aurrekoa

Nori zuzendua:

Herrigintzan eremu desberdinetan dabiltzan profesionalei zuzendua dago aditu titulu hau. Hala nola:

  • Udalgintzako ordezkari politikoak.
  • Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundietako ordezkari politikoak.
  • Udal teknikariak.
  • Aldundietako teknikariak.
  • Garapen agentzietako teknikariak.
  • Euskal alderdi politikoen ordezkariak.
  • Euskal gizarte zibil antolatua osatzen duten eragileen ordezkariak.
  • Euskal gizartean, orokorrean, herrigintzan ari diren norbanakoak eta profesionalak.
Informazio gehiago: 

https://www.mondragon.edu/cursos/eu/gaiak/kultura-gizartea/herrigintzaren-berrikuntzan-aditu-titulua

 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa