Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Herri ipuinak eta mitologia ardatz, maiatzaren 13an, Literatur Topaketa Eskoriatzako campusea
Berritasun ugarirekin dator 2015eko edizioa. Batetik, hitzaldiak eta ipuin kontaketak tartekatuko dituzte egunean zehar. Hala, hitzaldiak emango dituzte Jesus Mari Olaizola Txilikuk eta Anuntxi Aranak, berriz, ipuinak kontatzera etorriko dira Koldo Izagirre eta Edorta Jimenez idazleak. Idazle horiek, hurrenez hurren, mendialdeko eta itsasaldeko ipuinak kontatuko dituzte. Bestetik, fakultateko ikasleek protagonismo handia hartuko dute aurtengo ekitaldietan. Esaterako, goizean zehar, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek zenbait bideo erakutsiko dituzte; arrastsaldean, berriz, atzerritik gurera etorritako Erasmus ikasleek euren herrietako ipuinak kontatuko dituzte. Horretaz gain, Lehen Hezkuntza graduko 3. mailako ikasleek pertsonaia mitologikoen inguruko erakusketa prestatuko dute.
Literatur Topaketa Eskoriatzan egingo da, Zaldibar udal aretoan eta Eskoriatzako campusean. Jardunaldia irekia da eta sarrera debaldekoa.
Egitaraua
Goizeko saioa: Zaldibar udal aretoan (Eskoriatza)
09:00-9:15: Literatur Topaketari ongi-etorria sutondoan
09:15-10:15: Jesus Mari Olaizola Txilikuren hitzaldia: “Kontaketaren plazera”
10:15-10:45: Koldo Izagirreren ipuin kontaketa: “Baztango lanbroa”
10:45-11:15 Atsedena
11:15-12:15: Anuntxi Aranaren hitzaldia: "Anbotoko Dama, deabru ala goiandere?"
12:15-12:45: Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleen bideo emanaldia: “Kontatu irudiz”
Arratsaldeko saioa: Eskoriatzako campusean
14:30-14:45: Ongi-etorria bazkalosteko naufragiora
14:45-15:15: Edorta Jimenezen ipuin kontaketa: “Naufragoa eta kupela”
15:15-15:45: Erasmus ikasleen ipuin kontaketa: “Long ago in a land far, far away...”