Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
'Herri ekimena eta kooperatibismoa' nazio jardunaldia
Ekainean zen egitekoa baina atzeratu zenez, egitarau bera mantendu eta datorren urriaren 5ean egingo da jardunaldia, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldiak badu data berria: urriaren 5ean, asteartez, izango da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Joan zen ekainaren 25ean zen egitekoa saioa, baina hizlarietako batek, David Fernandez kataluniarrak, baja medikua hartu zuen –lesio bat tarteko.
Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldirako izen-emate epea irekita dago eta aukera dago datorren irailaren 28a bitartean, honako helbide honetan: bestehamaikabizitzeko@gmail.com
Informazio zehatza
- Kooperatibismoa: zer eta zertarako
- David Fernandez (kooperatibista, Herrialde Katalanak): Balioak eta balioa.
- Kooperatibismoa: zergatik eta nola. Esperientzia praktikoak
- Ioritz Aizpuru (Elikagunea, Azpeitia): Saltokiaz harago, dastaketa eta heziketa gunea.
- Cristina Etxegoien (Erreka Group, Mondragon korporazioa): Industria produkzioa.
- Gartzen Garaio (Ekintza Faktoria, Aiaraldea): Eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz.
- Naroa Elortza (Goiener, Euskal Herria): Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa.