Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Herri ekimena eta kooperatibismoa aztergai
Azpeitiako Sanagustin kulturgunean izango da, ekainaren 25ean. Izena emateko epea irekita dago. David Fernandez kataluniarrak eta Euskal Herriko lau esperientzia praktikotako ordezkariek hitz egingo dute.

Azpeitiako Sanagustin Kulturguneak, Azpeitiko Kultur Mahaiak 2011an sortutako kooperatibak, 10 urte betetzen dituela ospatzeko antolatu du jardunaldi hau.
Azpeitian egingo da, ekainaren 25ean, goizeko 9:30 eta 13:30 artean. Egitarauan bi ekintza aurreikusten dira: hitzaldia eta mahaingurua.
Xehetasunak hauek dira:
- Hitzaldia: “Kooperatibismoa: zer eta zertarako”. David Fernandez arituko da hizlari.
- Mahaingurua: “Kooperatibismoa: zergatik eta nola. Gizartearekiko ekarpenak. Esperientzia praktikoak”.
- Eta parte hartuko dute:
- Ioritz Aizpuru, Azpeitiako Elikagunea;
- Cristina Etxegoiena, Erreka Groupeko ordezkaria;
- Gartzen Garaio, Aiaraldea Ekintza Faktoria;
- eta Naroa Elortza, Goienerreko ordezkaria.
- Eta parte hartuko dute:
Izena emateko informazioa
Interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik, honako helbide honetan: bestehamaikabizitzeko@gmail.com
- Azken eguna: ekainak 17.
- Doan da.
- Aforo aldetik mugak egon daitezke.