Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
"Hemendik ere aterako gara"
Zelako eragina izango du krisi honek Korporazioan?
Ideiarik ere ez. Nire ustez, krisi honetatik irteteko lehen gakoa osasun alderdiaren bilakaera izango da; hau da, zenbateraino ezagutuko dugun birus horren portaera, tratamenduari dagokionez defentsa motaren bat dagoen edo egongo ote den, edo, batez ere, txertoa, osasun arazoak okerrera egitea eragotziko duen itxaropena. Eta horrek guztiak eragin ikaragarria izango du, ez baita gauza bera pandemia per sé, berez, desagertzea ala neurri batzuk hartzearen ondorioz izatea. Beraz, ez dakit 'V', 'U' edo 'L' moduan aterako garen; izan ere, esan dizudan bezala, dena birusaren bilakaeraren araberakoa izango da, eta, bigarrenik, beharrezko neurrien araberakoa: garaiz eta azkar hartzen ote diren eta horiekin asmatuko ote dugun. Neurriak modu sinkronizatuan landu behar dira jokalekutzat hartuta Europa, Espainia, Euskal Herria eta enpresa.
Zure ustez, zein izango da pandemia honen irtenbidea?
Lana, eta konfiantza izatea eta transmititzea. Arazo global batek konponbide globalak behar ditu, baina munduko lidergorako Txina eta Amerika arteko lehiak aurreikus ezin daitezkeen pasarte berriak ere ekarriko dizkigu.
Europaren unea da: beste batzuen erabakien menpe arrastaka ibili beharrean, Europak batuta agertu beharko luke eta munduan dagokion funtzioa bete. Horretarako, helburu komunekin gogoberotuko duten liderrak behar dira, batzuetan ulergarriak izan daitezken norberekoikeriak ere murriztuko dituztenak, haustura baten ondorioak ez lirateke-eta batere onak izango, ezta hobeto kokatuta daudenentzat ere. Iparraldeak hegoaldeari laguntzeko unea da, eta ez da nahikoa izango mailegura mugatzea.
Ikasitakorik pandemia honetatik?
Bi, batez ere. Lehenengoa da mundu global, teknologiko eta interkonektatu honetan ez dagoela salbu dagoen enpresarik. Oso ahulak gara, zaurgarriak. Eta bigarrena da ez dagoela gelditzerik. Buruarekin, estrategiarekin eta pertsona onenekin. Hori guztia ez ezagutzaren ikuspegitik bakarrik, baita teknologiarekin, digitalizazioarekin eta abarrekin ere. Eta jakin behar dugu ibiltzea ez dela nahikoa: korrika egin behar dugu.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Erronka handia dugu aurrean, eta hondamendi honetatik ateratzeko kolektiboki gure onena eman behar dugu, eta etorkizunari baikortasunez begiratu behar badiogu ere, jakin behar dugu hurrengo hilabeteetako jokalekua ikaragarria izango dela, konplexua, konpromiso handikoa. Baina aurre egin behar diogu, ziur baikaude gure eredu kooperatiboak asko lagunduko digula gainditzen.
Artikulua TU Lankide aldizkarian argitaratu da.