Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Hemen dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasiko duten atzerriko Erasmus+ ikasleak
Dagoeneko gure artean dira 2014-2015 ikasturteko bigarren lauhilekoan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasiko duten atzerriko Erasmus+ ikasleak. Udaberriko txanda honetan, guztira, 18 ikasle etorri dira; horietatik 16 hezkuntza programan sartuko dira eta beste biak komunikazio programan.

Belgika, Hungaria, Polonia, Herbehereak eta Lituaniatik etorritako ikasle horiek guztiak etorri dira ikastera Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen bi nazioarteko programetan: Hezkuntzako Nazioarteko programa (Teacher Education. International programme. Spring) eta Komunikazio programa (Media and Comunications. Internationa programme).
Ikasturte honetan, guztira, 27 atzerriko ikaslek ikasiko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Izan ere, lehenengo txanda, udazkeneko txandan, 9 ikasle etorri ziren gurera.