Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Helena Resano eta Miguel López-Quesada, 2022ko Komunikazio Foroaren izarrak
Ekitaldia MONDRAGONeko presidente Iñigo Ucin-en hitzaurrearekin hasi zen eta ondoren Helena Resanok, grupo Atresmediako kazetariak hartu zuen hitza. Resano komunikazioaren balioez aritu zen, nola jendeaurrean hitz egin edo eta komunikatzearen garrantziaz zenbait adibide jarri zituen.
Komunikazio Foroa interkooperazio foro bikaina da, non bat egiten duten Korporazioan arlo horretan diharduten pertsonek
Resanok Televisión Españolan egin izan du lan, baita irratian ere, eta gaur egun Atresmedia Taldean dihardu. Komunikazioan garrantzitsua da "hizkuntza erraza erabiltzea, izenburu labur eta erakargarriak egitea eta anglizismoak ekiditea" esan zuen Resanok. Era berean, MONDRAGONeko Komunikazio arduradunei esan zien eta animatu zituen "Korporazioa egiten ari dena kontatzera".
Kazetari nafarraren hitzaldiari Miguel López-Quesadaren ponentziak jarraitu zion. Krisiaren inguruan, eta krisi komunikazioaren arlo zehatzean, aditu handia da Lopez Quesada. Gaur egun Gestamp-eko komunikazio arduraduna da eta DIRCOMeko presidente.
Miguelek krisiaren aurrean nola jokatu behar den aipatu zuen, nola komeni den krisiari aurre egitea eta zenbait gako eskaini zizkien bertaratutakoei. "Krisi sasoian zuen erakundearen kontakizuna gailendu behar da beste kontakizunen gainetik, isiluneak zuen diskurtsoarekin bete behar dituzue eta ez utzi besteei bete dezaten, krisi kabinetea eratu behar duzue eta krisiari jarraipena egin, eta ahal dela, bozemaile egokiak aukeratu behar dituzue hedabideen aurrean azaltzeko".
Hitzaldiaren ondoren Pili Kalzada kazetari eta Linking Ideas-eko bazkideak moderatutako mahai ingurua egin zen. Besteak beste, mahaiaren bueltan izan ziren: Alejandro Martinez Berriochoa, Eroski Fundazioko zuzendari nagusia; Aritz Otxandiano, Fagor Taldeko Jasangarritasun eta Komunikazio zuzendaria; Adriá Gelabert, Anthesis Lavolako Merkatu zuzendaria; eta Patricia Gutierrez, Basque Culinary Center-eko Komunikazio eta Marketin zuzendaria.
Komunikazio Foroa, 2018tik
2018an egin zen aurreneko Komunikazio Foroa eta ordutik asko izan dira bertan landu eta garatu dituzten gaiak, beti ere komunikazioaren arloan praktika onak aztertuz eta adituen hitzaldietan fokoa jarriz. Komunikazio Foroa interkooperazio foro bikaina da, non bat egiten duten Korporazioan arlo horretan diharduten pertsonek. Azken edizioan, 50 lagun inguru batu ziren Basque Culinary Centerren.