Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
"Helburua da genero oreka sustatzea hezkuntzan, ikerketan eta berrikuntzan"
Mondragon Unibertsitateko Berdintasun Zerbitzuan Unibertsitateko nahiz fakultateetako ordezkariak biltzen dira. Honako hauek dira berdintasun-zerbitzuaren eginkizunak Unibertsitate osoan nahiz fakultate bakoitzean:
- Unibertsitatearen Berdintasun Plana bultzatu eta koordinatzea.
- Esparru horretako eragileen mintzakide izatea.
- Berdintasun-alorrari lotutako gai eta baliabideei buruzko informazioa eta komunikazioa eskaintzea.
- Aholkularitza eta informazioa ematea.
- Berdintasun Programa osatzen duten programetako ekintzen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Berdintasun bulegoa
Edozein galdera egin nahi baduzu, idatzi berdintasuna@mondragon.edu helbidera eta erantzun egingo dizugu.
Aurrez aurreko bilera nahi baduzu, esaguzu zer fakultatetakoa zaren eta zure fakultateak bulego honetan duen ordezkariarekin jarriko gara harremanetan.
Plotina europar proiektua
Mondragon Unibertsitateak bat egin du Plotina proiektuarekin. Haren helburu nagusia honako hau da: ikerketa-erakundeetako eta unibertsitateetako genero berdintasunerako planak estrategia berritzaileekin eta iraunkorrekin batera garatu, txertatu eta ebaluatzea.