Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Bost euskal hiriburutako alkateek bat egin dute
Euskara normaltasunez erabiltzea eta esparru guztietan. Hegoaldeko lau alkateek (Bilboko Juan Mari Aburtok, Gasteizko Gorka Urtaranek, Donostiako Eneko Goiak eta Iruneko Joseba Asironek) eta Zuberoako alkate batek (Mauleko Michel Etchebestek) azpimarratu duten erronka da hori. Guztiak euskaldunak dira. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateek eta Mauleko auzapezak euskaraz jakitea eta euren eguneroko jardueretan erabiltzea historikoa da, eta hori aprobetxatu nahi izan du Mondragon Unibertsitateak jardunaldi batean bost alkate horiek biltzeko, euskararekin zer harreman duten eta norberaren udalerrian euskararen inguruan zer erronka dauden azter dezaten.
Jardunaldiaren izenburua hau da: “Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak”. Eta unibertsitateko jendeari eta publiko orokorrari egon da bideratuta. Streaming bidez ere zuzenean jarraitu ahal izan da: //mukom. mondragon. edu/mutb/zuzenekoak/).