Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
Hedapen Kooperatiboko Topaketa, MONDRAGONen gaineko ezagutza mundura hedatzen jarraitzeko
Asko dira, ereduak erakarrita, gurera gerturatzen direnak. Eta asko, baita ere, jatorrizko herrialdeak. Aurten 50 izan dira. Ander Etxeberria, Hedapen Kooperatiboko zuzendariak, gidatu eta aurkeztu du Otaloran gaur egin den Topaketa. Kooperatiba eta erakunde ezberdinetako ordezkariak batu ditu urteko balorazioa guztiekin partekatzeko eta nolabait “erakundeoi urtean zehar erakusten duzuen jarrera positiboa eskertzeko asmoz”.
Balorazio kuantitatiboa
Datuetan sartuta, Ander Etxeberriak, urteko datuen ‘argazkia’ eskaini die gaur Otalorara gerturatutakoei. Hala, pandemia aurreko joerak berreskuratu ditu aurten MONDRAGONen Hedapen Kooperatiboko aktibitateak. Eta 2020 zein 2021 urteekin alderatuta, aurten bisita kopuruak gora egin du nabarmen. Guztira 112 bisita jaso ditu MONDRAGONek 2022an, horietatik 96 egun batekoak izan dira eta 16 egun bat baino gehiagokoak. 2019an 152 bisita izan ziren eta pandemia sasoi bortitzenean 32.
Guztira 112 bisita jaso ditu MONDRAGONek 2022an
Bisitari kopuruari dagokionez, guztira aurten 1.571 pertsona gerturatu dira eredu kooperatiboa bertatik bertara ezagutzera, eta 24 hitzaldi eskaini dira online eta presentzialak. Horietan 1.602 pertsonak hartu dute parte.
Bisitariaren profila
Aurten, 1.571 pertsona gerturatu dira eredu kooperatiboa bertatik bertara ezagutzera
Nork bisitatzen du MONDRAGON? Zein da bisitariaren edo bisita eskatzen duenaren profila? Askok enpresa arrazoiak (%59) direla-eta eskatzen dute bisita egiteko aukera, “bere herrialdean kooperatiba esperientzia bat abian jartzeko, edo ikastetxe baten edukiak lantzeko… “. Beste asko gure gertuko ikasleak izaten dira, “LEINN gradukoak horien artean”, guztira %36.
Gainera, MONDRAGONen sarekoak diren enpresa kooperatibo eta erakunde askok ere eskatzen dituzte horrelako saioak, aurten 41 enpresa izan dira interesa erakutsi dutenak.
Brasil, Ameriketako Estatu Batuak, Hego Korea, Italia, Alemania, Danimarka, Mexiko eta Erresuma Batua aurten interes gehien erakutsi duten herrialdeak
Bisitariaren jatorria
Eta nongotarrak dira MONDRAGONera datozenak? Asko dira jatorrizko herrialdeak eta askotarikoak bisitatzen gaituzten erakunde zein ikastetxe edo eta norbanakoak. Hori bai, %63 Estatutik kanpokoak izan dira aurten. Eta hurrenez hurren, herrialde ordezkatuenen TOP10 zerrenda honako hau izan da: Brasil, Ameriketako Estatu Batuak, Herbehereak, Argentina, Hego Korea, Italia, Alemania, Danimarka, Mexiko eta Erresuma Batua. Guztira, 50 izan dira bisitarien jatorrizko herrialdeak.