Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Hedapen Kooperatiboaren urteroko topaketa Otaloran
Abenduaren 17an ospatu zen MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren ohiko topaketa. MONDRAGONek zerbitzu bat dauka Esperientzia Kooperatiboan interesa duten pertsonak artatzeko: Hedapen Kooperatiboa. Eta zerbitzu honekin kolaboratzen dute urtean zehar erakunde ezberdinetako hainbat pertsonek: MONDRAGONeko kooperatibek, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak, ERKIDEk, gertuko administrazio publikoak eta Arizmendarrietarekin lotutako bestelako elkarteek. Guztien artean bisitariari erakutsi nahi izaten zaio zer den MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa eta, horrekin batera, hemengo kooperatibismoa.
Otaloran (MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa) izan da topaketa. Lehenik bilera egin da urtea nola joan den jakiteko eta ondoren lagun arteko bazkarian batu dira elkartutako guztiak.
Ia 2.000 bisitari
2018an 1.960 pertsona etorri dira MONDRAGONera, %78 Estatu espainiarretik kanpokoak. Hauek 50 herrialdetatik etorri dira, bereziki (bisitari gehiagoko herrialdetik gutxiagora) Hego Korea, Argentina, Estatu Batuak, Brasil, Mexiko, Japonia, Belgika, Holanda eta Alemania. Bisitarien %45 interes enpresarialarekin dator: ekintzaileak, kooperatibistak edo politikariak dira, zeintzuek beraien lurraldea (edo beraien kooperatiba) hobetu nahi duten gure ereduaz. Partaideen %42ak interes akademikoa dauka: ikasle eta irakasleak dira, zeintzuek eredu kooperatiboa ezagutu eta bertan sakondu nahi duten. %2ak, esan daiteke, interes orokorra duela.
Bestalde, 860 pertsonek parte hartu dute Hedapen Kooperatiboak munduan zehar eman dituen hitzaldietan.
Nabarmentzekoa da, azkenik, 156 talde artatu direla eta horietako 47 kooperatibek eskatuta izan direla; azken hauek beraien bezero, hornitzaile eta pertsona klabeak izan dira.