Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
'Hazia' Arizmendiarrietaren gaineko musikalaren doinuak gozo datoz
Aritz Salamancak (koreografoa), Miguel Angel Lazpiurrek (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea), Maria Ubarretxenak (Arrasateko alkatea), Gontzal Mendibilek (obraren zuzendaria) eta Arkaitz Gartziandiak (Jose Maria Arizmendiarrietari bizia emango dion aktorea) aurkeztu zuten atzo Hazia musikala, Construyendo Sueños. "Obra modernoa da, 16 eszena eta lehen mailako aktore eta abeslari sorta izango dituena, 20tik gora, eta musikarien, EASO Abesbatzaren, Goikobalu Abesbatzaren eta Aritz Salamancan zuzendaritzapean Uhina koreografia eta dantza taldearen partehartzea ere izango du".
Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasateko eredu kooperatiboaren bultzatzailearen irudikapen artistikoa da Hazia. 1936ko gerrako giza urraduratik enpresa berpiztera eta Arrasatera iritsi zenetik, 1941az geroztik, izan duen proiekziora arte
Gontzal Mendibilek aukera aprobetxatu zuen hedabideen aurrean musikalak bere birako hainbat hitzordu itxita dituela aurreratzeko: "Arrasaten estreinatuko dugu irailaren 17an eta 18an, Amaia Antzokian, eta estreinaldiaren ondoren Bilboko Arriagan izango gara urriaren 1ean, urriaren 29an Iruñeko Baluarten, abenduaren 15ean Gasteizko Principal Antzokian, eta abenduaren 23an Beasainen, Usurbe Antzokian". Gainera, oraindik egunak itxita ez badaude ere, Hazia Donostian, Baionan eta Markinan ere ikusi ahal izango da.
Gontzal Mendibil: "Arizmendiarrietaren historia gure herriari sostengua eta lana eman zion eta Hazia musikalean islatuko den gizon baten historia lokal eta unibertsala da".
Arizmendiarrietaren bizitza eszenatokian
Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasateko eredu kooperatiboaren bultzatzailearen irudikapen artistikoa da. 1936ko gerraren giza urraduratik hasi eta 1941az geroztik Arrasatera iritsi zenetik enpresak berpiztu eta proiektatu ziren arte. Arizmendiarrietaren historia gure herriari sostengua eta lana eman zion gizon baten historia lokal eta unibertsala da, beharrak bultzatuta Hazia musikalean islatuko dena, "Ametsak eraikitzen" leloarekin eta bere aldarrikapenarekin: beti Aurrera! - Beti aurrera! -.
Kartel itxia Arrasaten, Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Beasainen. Donostian, Baionan eta Markinan baieztatuta.
Obra musikalak forma ematen die bere ideiei, bizipenei eta bere ikuspegi sozialean txertatu zizkigun balioei, eszena, koreografia eta irudi ilustratuetan birsortua. Istorio kontatuak, kantatuak, sustrai, ahots, bizitza eta leku jakin batetik sortzen direnak garai zail baina oso anekdotiko batean. Adierazpen musikalaren ahalmenak badu bertutea ekintza emozioan inplizituki geratzen den lekuan gatibatzeko. Hori da helburua, eta ez beste bat.