Haurrentzako tailerrak Ulman

Ulma Fundazioak, bigarren aldiz, umeen tailerrak antolatu ditu Ulmako langileen seme-alabentzat. Ekainaren 12tik 30era arte, Ulma Taldeko gimnasioan, 14:00etatik 18:00ak arte, gurasoen lan ordutegiarekin bat egiteko.
Card image cap
2017/06/20

Iazko arrakasta ikusita, 4 eta 10 urte arteko 70 ume baino gehiagok osatzen dute aurtengo taldea. 6 begiraleren laguntzarekin, benetan disfrutatuko dute egunotan, eskulanak eginez, esperimentuak, jolas eginez eta inguruan dugun natura zaintzearen garrantzia ikasiz.

Ulma-ume tailerrak

Ekintza honekin, Ulma Fundazioak gure langileentzat oso garrantzitsua den gai batean lagundu nahi du, hau da, lanaren eta familiaren kontziliazioan.

Egun hauetan dagoeneko arratsaldez eskolarik egoten ez denez, gurasoek arazo bat izan ohi dute, eta gu horretan laguntzen saiatuko gara, egun gutxi batzuez baino ez bada ere.

Aurtengo begiraleen artean Ulmako langileen bi seme-alaba dauzkagu, haur hezkuntza formazioa dutenak, begiraleen laguntzaileak izateko aukeratuak. Horrela, formazioaren praktikak egingo dituzte.

Tailerrak hiru asteetan egongo dira zabalik, ekainaren 30era arte. Amaiera emateko, ekainaren 29an, arratsaldeko 5etan eta gimnasioan bertan, “Familiarentzako Jaialdia” antolatuko dugu. Jaialdian, tailerreko umeek hartuko dute parte, Ulmako beste ume batzuekin batera, Oñati kanpotik haien eskulanaren bideo edo argazki bat bidaliz . Horietaz gain, begiraleak eta umeen familiak ere jaialdian izango dira.