Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
'Hau da marka!' jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta AZK komunikazio-agentziak «Hau da marka! Nola bereiztu zure ikastetxearen marka?» jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute. Urriaren 19an izango da, Eskoriatzako campusean, eta ikastetxeen markari lotutako alderdiak egongo dira bertan aztergai. Izan ere, hitzorduan hainbat ikuspegitatik aztertu eta nabarmenduko da markak enpresa eta erakundeentzat —batez ere, ikastetxeentzat— duen garrantzia.
Hitzorduak balioko du hainbat ikuspegitatik aztertzeko eta nabarmentzeko markak duen garrantzia enpresa eta erakundeentzat, eta bereziki ikastetxeentzat
Hizlariak
Hitzaldi nagusi bat eman eta bi kasu arrakastatsu ezagutaraziko dira aurtengo jardunaldian. Lehen hizlaria Iván Díaz González marka-aditua eta -kontsultorea izango da. Hitzaldian, ikastetxeen marka hobetzeko estrategiak azalduko ditu. Grávita enpresako zuzendaria da Iván Díaz, eta, bere ibilbidean zehar, eginkizun garrantzitsuak bete ditu sektoreko enpresa ospetsuetan, hala nola Columna, Interbrand, Morillas eta Brand Union enpresetan. Gaur egun, markak eta brandinga ezagutaraztea xede duen Branzai plataforma espainiarreko buru da. Lehen hitzaldiaren ostean, Tecnaliako marketin- eta komunikazio-zuzendari Erika Ibáñez hitzezko identitateari buruz mintzatuko da. Azkenik, Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolako komunikazio-arduraduna, Iker Bereziartua, ikusizko identitateaz arituko da.
Egitaraua
09:30 – Ongietorria
09:45 – Iván Díaz (Gravita)
10:45 – Eztabaida
11:15 – Atsedenaldia
11:45 – Hitzezko identitatea: Erika Ibáñez (Tecnalia)
12:15 – Ikusizko identitatea: Iker Bereziartua (Santo Tomas Lizeoa)
12:45 – Amaiera
Antolakuntza
AZK komunikazio-agentziak eta Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Komunikazio Campusak antolatu dute «Hau da marka!» jardunaldia. AZK taldeak Arrasaten du egoitza, eta esperientzia luzea du markaren hobekuntzari lotutako gaietan. Hori dela eta, gai horren inguruan erreferentziazko erakundea da gaur egun Euskal Herrian. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, bere aldetik, 1976. urtean hasi zen hezkuntza lantzen, ikertzen eta irakasleak trebatzen. Gaur egun, komunikazioaren eta hezkuntzaren arloak batera jorratzen ditu Aretxabaletako campusean. Antolatzaileek helburu hau dute: «Hau da marka!» jardunaldia urteroko hitzordu bihurtzea markari lotutako gaietan interesa duen ororentzat.
Jardunaldian izena emateko: https://forms.gle/XVAzsWunXJme8AKh7