Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Hasi da "Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak" Aditu Ikastaroa

Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultatean egin duten aurkezpen ofizialarekin hasiera eman zaio Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu titulua lortzeko formazio prozesuari.
Dagoeneko hemen dira 9 herri indigenetako 18 lagunak eta gure artean izango dira abendua bitartean. Horrela, hizkuntza biziberritzeko estrategiak eta euskararen berreskurapen esperientzia ezagutzeko aukera izango dute aurtengo “Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak” Aditu Ikastaroko partaideek.
Musika irakasle eta gitarrak jole nahuatl-a, poeta eta militante sozio-politiko-kultural maiak, hizkuntza promotore eta haur eskolako irakasle nasak, irakasle, doktore eta kazetari kitxuak, hizkuntza barnetegitan barna dabilen maputxea, zuzenbide eta filosofian lizentziatutako baribak eta Boliviako Unibertsitate Indigenako kide guarani eta aimarak, beraien hizkuntza eta identitatearen aldeko militanteak guztiak.