Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Harrera bikaina izan du Lotus Range Extender eko-motorrak, Genevan
Soluzioak errekuntza motor bat eta generadore elektriko bat integratzen ditu, berariaz diseinatu da autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoaren aplikazioetarako, eta oso-oso trinkoa, arina eta lehiakorra da. Ekarpenik handiena da Range Extender motorraz hornituta dagoen edozein ibilgailu elektrikotako baterian martxan kargatzea ahalbidetzen duela eta, ondorioz, horren autonomia handitzen duela.
Etorkizuneko ibilgailuetarako motor ekologiko berri bat da, gaur egungo automobilen CO2 emisioak nabarmen murriztea ahalbidetuko duena. Halaber, hainbat erregai mota erabiltzeko prestatuta dagoenez, petrolioarekiko mendekotasuna erabat murriztea ahalbidetuko du, eta bio-erregaiak eta energia berriztagarriak garatzen lagunduko du.
Eko-motor honen lehenengo belaunaldia Limo Green proiekturako Jaguar ibilgailua garatzeko muntatu da, eta Lotus Engineeringek eta Fagor Ederlanek birdiseinatu dute, errendimendua hobetzeko eta seriean ekoizteko garatzeko. Proiektu honetan partaidetza garrantzitsua izan du MONDRAGONeko beste kooperatiba batek ere, Fagor Automationek, generadorearen eta horren erregulazioaren zatian.
Horrenbestez, Fagor Ederlanek Citycar/Mugikortasun iraunkorra delako proiektuaren testuinguruan egin duen apustua sendotu da, negozio berri bat garatzeari begira, eko.motorrak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzeko helburuarekin. Beraz, Fagor Ederlanen eta Lotusen arteko lankidetza hitzarmena orain beste fase batean sartuko da, hainbat prototipo funtzional egiteko helburuarekin.
Testuinguru horretan, joan den otsailean bisita instituzionala ezin zen Lotus Engineering-ek Ingalaterran duen egoitzara; bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat eta MONDRAGONeko hainbat zuzendari, eta xedeak izan ziren Lotusen instalazioak ezagutzea, proiektuari buruz dagoen interesa berrestea eta Lotus Range Extender motorrarekin hornitutako ibilgailuaren lehenengo prototipoa probatzea.
Lotus Range Extenderren ezaugarri teknikoak
Lotus Range Extender bi bertsiotan eskainiko da merkatuan: atmosferikoa, 35 kW-eko sorkuntzarekin, eta gainelikatua, 50 kW-ekin, hau da, Genevako aretoan Evora 414 Evolution serieko modelo hibridoan erakutsi den bertsioa.
Motorra errendimendu handikoa eta bolumen txikikoa da, eta baterien neurria murriztea ahalbidetuko du, ibilgailuaren eraginkortasuna eta autonomia mantenduz. Halaber, merkatuari irtenbide azkarra eskaintzen dio, seriean ekoizteko bereziki diseinatu den aukera bat delako.
Serieko ibilgailu elktrikoetarako berariaz diseinatu delarik, 3 zilindroko eta 1,3 litroko motorrak ibilgailuraren pisua ea bolumena nabarmen murriztea ahalbudetzen du: 58 kilo bertsio gainelikaturako eta 51 kilo bertsio atmosferikorako.
Motorra 1.500 eta 3.500 rpm-ko abiaduretan potentzia sortzeko optimizatuta dago eta, ondorioz, zilindro bakoitzeko 2 balbulako arkitektura eduki dezake, 4 balbulako diseinu konplexua dutenen aldean. Horrez gain, harrerako kolektorea integratuta dago, eta diseinuaren elementu horrek ere pisua eta bolumena asko murriztea ahalbidetzen du.