Hamaika gaztek beren bizitzako abentura biziko dute

LABORAL Kutxaren eta Mundukideren eskutik, 23 eta 30 urte bitarteko 11 gaztek bidaia solidarioa egingo dute Ekuadorrera. Irailaren 10ean hasiko da bidaia, eta, 20 egunez, Ekuadorreko Errepublikako errealitateak ezagutuko dituzte gazteek: andetarra eta amazoniarra.
Card image cap
2023/09/07

Hego Amerikako herrialde harrigarri horren berri izatea da bidaiaren helburua. Kontrastez betetako herrialdea da, hedaduraz txikia, baina kultura- eta natura-aberastasun handikoa.

Lankidetza horren bidez, LABORAL Kutxak eta Mundukidek kontzientzia sozial handiagoa sorrarazi nahi dute gazteen artean

Askotariko jarduerak aurreikusi dira gazteentzat; esaterako, waoranien herria bisitatuko dute Amazonian —hainbat komunitate bizi dira bertan—. Ekuadorreko 18 herri indigenetako bat dira waoraniak. Berriki kontaktatutako herritzat hartzen du NBEk, duela oso gutxi, 65 urte, izan baitzuten lehen harremana zibilizazioarekin. Komunitate indigena horren bizitza-proposamenean, ingurunea arriskuan jartzen duten mehatxuetatik babestu eta kontserbatzea da ardatza; horretarako, turismoaz baliatzen da, bere kultura eta bizimodu alternatiboa erakutsiz.

Askotariko jarduerak aurreikusi dira gazteentzat; esaterako, waoranien herria bisitatuko dute Amazonian —hainbat komunitate bizi dira bertan—

Bisita eta txango ugari egingo dituzte gazteek, eta, herrialdea bere osotasunean ezagutzeko, Ekuadorreko 4 gazte izango dituzte lagun espedizioan. Hartara, ideien, bizipenen eta zenbait gizarte-gairi buruzko ikuspuntuen berri eman ahal izango diote elkarri.

Lankidetza horren bidez, LABORAL Kutxak eta Mundukidek kontzientzia sozial handiagoa sorrarazi nahi dute gazteen artean, eta, aldi berean, gure gizartean eragin positiboa izan, parte-hartzaileek bidaian ikasitakoaren bidez.

 

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Kooperazio kooperatiboa