Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Hamabost urte sormena eta ekintzailetza bultzatzen

Hamabost urte igaro dira MONDRAGONek, Arrasateko Udalarekin, Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin batera berrikuntzaren aldeko apustua egin zuenetik. Hamabost urte dira unibertsitateak, administrazioak, berrikuntza zentroek eta enpresa pribatuek bat egin zutela gune berean. Garaia parke teknologikoaren eraikin nagusia inauguratu zenetik igaro dira hamabost urte eta gaur egun, eraikin nagusia, inoiz baino dinamikoago eta biziago dago.
Momentu zailak igaro zituen, bereziki 2009tik 2014ra bitarteko epean, eta pandemia sasoiaren ondotik, inoiz baino biziago eta dinamikoago dago. Ekintza ugari antolatzen dira eta sormenaren, ekintzailetzaren eta berrikuntzaren kokaleku bilakatu da.
"Garaia aukera bat izan da. Aberastasuna ekarri du Debagoienera, eta bereziki harremanen gune, espazio, bilakatu da". Hala dio Mikel Alvarezek, Garaia zentro teknologikoaren lehendakariak.
Etorkizunera begira
Aurreikuspenak ez dira makalak eta berrikuntzaren bidetik, gero eta gehiago dira bertan kokatzen ari diren enpresak. "Digitalizazioaren arloan dihardutenak edo eta osasungintzara bideratuta ari diren enpresa sortzaile eta berritzaileak gero eta gehiago dira Garaian eta etorkizunerako aurreikuspenak onak dira", adierazi zuen Mikel Alvarezek urteurren ekitaldian.