Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Hainbat elkarteri zuzendutako COVID19 laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak
XXI. mendeko epidemiarik txarrena pairatzen ari gara, eta ez dira une errazak inorentzat, baina batez ere egoera are zailagoa duten kolektibo behartsu batzuentzat. Horregatik, ULMAk erabaki du diru partida horiek aipatutako elkarte sozial eta asistentzialetara bideratzea. “ULMAtik, laguntza horiekin, gure hondar aletxoa jarri nahi dugu ahal dugun neurrian une zail hau arintzen laguntzeko", azaldu digu Lander Diaz de Gereñuk, ULMA Taldeko presidenteak.
COVID-19aren osasun krisia gizartearen aurpegirik solidarioena erakusten ari zaigu; zaurgarrienentzat elikagaiak ematea, diru ekarpenak egitea, osasun materiala uztea, teknologia uztea, eta antzeko ekintzak horren adibide batzuk baino ez dira, eta ULMAk horiekin bat egin nahi izan du. ULMA Taldeko presidenteak adierazten duenez, “COVID-19ak eragindako osasun krisiak gogora ekartzen digu mundu interkonektatu batean bizi garela eta bakoitzak, nork bere lekutik, erantzuna eman behar diela egungo egoerak planteatzen dizkigun erronka soziosanitario eta ekonomikoei”.