"Gure pentsio sisteman ez dugu aldaketa nuklearrik aurreikusten"

"Gure pentsio sisteman ez dugu aldaketa nuklearrik aurreikusten"

Alicia Bollar, LagunAroko Afiliazio, Kotizazio eta Pentsioetako zuzendaria da. Hainbat gai aztertu ditugu berarekin: pentsioen etorkizuna eta erreforma posibleak, Plan Estrategikoan LagunArok aurreikusten duena, eta abar.
2021/03/23

LagunAroko pentsioen arloaren magnitudea neurtzeko, hiru datu aipatuko ditugu. Kooperatibak pentsioetarako kotizatzen ari diren mutualisten kopurua, hau da, "etorkizuneko pentsiodunak": 24.705. Eta Erretiroko, Alarguntasuneko eta Ezintasun Iraunkorreko egungo pentsiodunak, guztira: 14.685, zeinei LagunArok hilero 17 milioi euro ordaintzen baitie. Alicia etxeko adituetako bat da pentsioei dagokienez.

Pentsioen etorkizuna gizartean dagoen eztabaida bat da. LagunAroko pentsiodunei eragiten die? Nola?

Pentsioen etorkizuna gaurkotasuneko gai bat da, guztioi axola zaiguna eta eragiten diguna, azkenean guztiok pentsiodun izango garelako. LagunAron oso hausnarketa garrantzitsua egin genuen, 2010ean onartu zen ereduaren erreformarekin amaitu zena; erreforma hartan, ordura arte gure sisteman ez zeuden faktoreak hartu genituen kontuan.

Pentsio Publikoaren (%60) eta LagunAroren (%40) arteko pisu erlatiboak aldatu genituen, eta LagunAroko erretiro pentsioa eratzeko modua ere aldatu genuen, etorkizuneko arriskuak mugatzeko.

Aurreko belaunaldiekin alderatuta, gero eta beranduago sartzen gara lan merkatura, eta bizi itxaropena gero eta handiagoa da; beraz, iraganeko orekek ez dute etorkizunerako balio. Aurreikusten dugu erreformak egongo direla eta erne egon beharko dugu.

Baina prozesua ez zen hor amaitu: ondoren hipotesiak egokitzen jarraitu dugu, eta hartutako konpromisoak bermatzen jarraitu ahal izateko beharrezko kontrol eta egokitzapen guztiak egiten jarraituko dugu. Sistema indartzeko, 532 milioi gehiago bideratu ditugu interes teknikoa murriztera (%3), eta beste 207 hilkortasun taula berriak aplikatzeko, taulek bizi itxaropen handiagoa aurreikusten baitute kolektiboarentzat.

Eta, zer diozu pentsioaren zati publikoaz?

Alicia2.JPG

Azkenean gure pentsioan pisurik handiena izango duen zati horretan, esatea gustukoa ez bada ere, badirudi beharrezkoa dela neurri berriak hartzea, errealitate berrira eta dauden aukeretara egokitu dadin. Jakin behar dugu, aurreko belaunaldiekin alderatuta, gero eta beranduago sartzen garela lan merkatura, eta bizi itxaropena gero eta handiagoa dela; beraz, iraganeko orekek ez dute etorkizunerako balio. Pentsioen erreforma gehiago egongo dira? Badirudi baietz, eta oso adi egon beharko dugu zein ildotan doazen ikusteko.

Plan Estrategikoak aurreikusten al du hurrengo laurtekoan pentsioetarako erreforma garrantzitsurik?

Ez behintzat sistemarentzat funtsezkoak diren gaietan. Hala ere, aurtengo Batzar Nagusirako, pentsioen eremuaren inguruan Erregelamendua aldatzeko hainbat proposamen aurkeztu dira, hala nola erretiro koefizienteak eguneratzea eta baliaezintasun prestazioa aldatzea. Aztertu gabe geratu zaiguna eta aurten garatu nahi duguna da alarguntasun prestazioa (Alarguntasuna/Zurztasuna), familien egitura berrietara egokitzeko.

Zein izan da LagunAroren oinarrizko ideia hurrengo laurtekorako, pentsio sistemari dagokionez?

Hipotesi aktuarialen aldaketa egin eta gero, pentsioei dagokienez, analizatuko dugu prestazioek eta kolektiboek nola eboluzionatzen duten eta zein den egin ditugun hipotesien aldaketen eragina, eta beti saiatuko gara egin daitezkeen hobekuntzak aztertzen.

Beste edozer gaineratu nahi?

Ezin dugu ahaztu azken helburua LagunAro osatzen duten pertsonen ongizatea dela. Eta itxi dugun eta hain gogorra egin zaigun urte honetan, gure kolektiboan hildakoen kopuruak gora egin duela, batez ere pentsiodunenak. Ez dugu benetako tragedia hori ahaztu nahi, eta hemendik familia guztiei gure elkartasuna eta animoa helarazi besterik ezin dugu egin.